
Hego Euskal Herriko 30 udalek onartu dute, eta onartu ez duten udalen artean dago Irungo Udala. Besteak beste, Israelgo gobernuarekiko harreman guztiak etetea eskatzen du mozioak.

Bihar egingo den udalbatzarako mozio bat erregistratu du Abotsanitzek. Zenbait espezialitateren zerbitzuak Hondarribiko Anbulategian eskaintzeko azterketa egitea jasotzen du proposamenak.

Jeltzaleei "edukirik gabeko estrategia komunikatibo bat lehenestea" egotzi zieten, eta ostegun honetako greba feminista orokorra "babestu eta bidaliko den mezua entzuteko unea" dela azaldu.

Gipuzkoako Elkarrekin Podemos-IUk galdera bat erregistratu du Gipuzkoako Foru Aldundian gai hori argitu ahal izateko.

Erregularizatzeko legea garatzen jarraitu behar dela iritzi dute, eta horren harira, lau proposamen egin dituzte.

Udalen autonomiari eragingo liokeela argudiatuz, mozioa aurkeztuko du udal gobernuak ostiral honetan. Eusko Jaurlaritza onartzera doan Ingurumen Administrazioaren Lege proiektuan EUDELekin elkarrizketa irekitzeko zuzenketa egitea eskatuko dute.

Hondarriba apustu etxerik gabeko herria izan dadin mozioa aurkeztu zuen Abotsanitzek osteguneko osoko bilkuran; udalbatzak aho batez babestu zuen proposamena.

Bete gabeko lanpostuak eta behin-behinekotasuna udalaren arazo "larrienetakoa" dela iritzita, osteguneko osoko bilkurara eramango du gaia alderdiak.

Azken urteetan turismoak hartu duen pisua "gehiegizkoa" dela iritzio dio koalizioak, eta eredu sozio-ekonomikoa aldatzeko xedearekin, herriko eragileek kooperazio mahai komun bat eratzea galdegin du.

Ezerezean gelditu da EH Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusien Osoko Bilkurara eramandako outlet erraldoiaren kontrako mozioa.

Sutea gertatu zenetik sauna eremua erabilgarri ez badago ere kiroldegiko erabiltzaileek kuota osoa ordaintzen jarraitzen dutela salatu du alderdi jeltzaleak.

Ostegun honetan egingo dute urtarrileko osoko bilkura, bertan eskatuko dute Sozialistek Gizarte Zerbitzuetako plantilla handitzea.

Gipuzkoan zutik geratzen den kontzentrazio esparru bakarra da, eta Nicolas Guerendiain elkartea pabiloi hori eraitsia izan ez dadin borrokan ari da. Eraikin horren inguruko argazki erakusketa bat ondu dute Palmera Monteron hilaren 31 arte.

Otsailetik dago kartzelan Pablo Gonzalez kazetaria, eta bere inkomunikazio egoera dela-eta, giza eskubideak bermatzeko mozioa adostu zuten EAJ, EH Bildu eta Abotsanitzek, azkenaren iniziatibarekin.

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira egingo dute eskaera hau. Aboliziorako adostasun politiko eta sozialaren beharra nabarmenduko dute.

Herenegun egindako udalbatzarrean aurkeztu zuten EH Bilduren eta EBren udal taldeek TTIParen aurkako mozioa; EAJk bat egin zuen adierazpenarekin.