Kirol portuetako amarralekuen gaineko mozioa aurkeztuko du PSE-EE

Erregularizatzeko legea garatzen jarraitu behar dela iritzi dute, eta horren harira, lau proposamen egin dituzte.

Kirol portua
Asteazkenean plenoa egingo da Hondarribiko Udalean eta sozialistek mozio bat aurkeztuko dute kirol portuko amarralekuen erregularizazioari buruz.
 
2017ko urrian EAEn titulartasun publikoko kirol portuetako amarralekuak erabiltzeko prozedura eta horien araubidea juridikoa arautzen dituen agindua argitaratu zuten Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
 
Ondoren, 2018an, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren Lege berria onartu zen, baina PSE-EEren hitzetan “beharrezkoa da aisialdiko nautikari aplikatu beharreko araudia eguneratzen jarraitzea, gaur egun kirol-portuetan gertatzen den egoerara egokitzeko”.
 
Amarralekuen eskari handia dagoela baieztatu du talde sozialistak, baina eskaintza ez dela hain zabala. Eskasi horri aurre egiteko “kudeaketa egokiaren” beharra dagoela uste dute, eta horretarako, legea garatzen jarraitzea ezinbestekoa dela diote, “udal-kontseiluen edukia, osaera eta funtzionamendua zehazten aurrera egitea”. Lau proposamen egingo dituzte:
  • Hondarribiko Portuko Udal Kontseilua sortzea.
  • Amarralekuen araudi berri bat egitea, Eusko Jaurlaritzaren, dagokien sektoreen eta Portuko Udal Kontseiluaren partaidetzarekin.
  • Hondarribiko portuan amarralekuen edozein lizitazio bertan behera uztea, harik eta araudi hori ez dagoen arte.
  • Mozio hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari bidaltzea, jakinaren gainean egon dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, Eusko Legebiltzarrak ekainaren 9an onartutako lege-proposamenarekin bat etorriz.
 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.