Gizarte Zerbitzuetako plantilla handitzeko eskatuko du PSE-EEk

Ostegun honetan egingo dute urtarrileko osoko bilkura, bertan eskatuko dute Sozialistek Gizarte Zerbitzuetako plantilla handitzea.

Josu Alvarez zinegotzia eta Noemi Odriozola bozeramalea.

Hondarribiko PSE-EE alderdiko kideek Gizarte Zerbitzuetako plantilla handitzeko eskatu dute, “ahalik eta lasterren”, gainera, udal zerbitzuen kalitatea egunero bermatzeko beharrezkoa dela iritzita. Hori baita sozialistek diotenez herritarren eskakizun nagusiena.

Adinekoei eta zaurgarritasun egoeran dauden kolektiboei arreta era jarraipena egiteko funtsezko zerbitzua dira Gizarte Zerbitzuak, eta urtarrileko lehen 15 egunetan, adibidez, “udal osora egindako sarreren %33” Gizarte Zerbitzuen departamentuari zegozkiola esan dute, plantilla indartzea beharrezkoa dela berretsiz.

Laster instalazioak Muliatera lekualdatuko dira eta hori “aurreko agintaldietan hasi eta behin eta berriz planteatu dugun aldarrikapena” dela nabarmendu dute sozialistek. Azken hilabeteetan, gainera, udal gobernuak adingabeei eta haien familiei zuzendutako gizarte eta hezkuntza arloko esku hartze orokor zein psikologikoak jarri ditu martxan, eta baita adinekoen jarraipen zerbitzu bat ere: Auzosare. Baina PSE-EEko kideen ustez “dedikazio handiagoa” behar da zerbitzu horien jarraipena egiteko. 

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.