
Maila altuko jokalaria da bizkaitarra, eta hainbat garaipen ditu zorroan. Kolokio bat eskaini zuen astelehenean Kasino Zaharrean.

Urruña, Hendaia, Irun eta Hondarribia batu ditu M8 Asanblada Feminista Bidasoak egindako martxak. Jende andana bat elkartu da ibilbidean, denon artean emakumeen eskubideen alde borrokatzeko.

Bidasoko Itaiak elkarretaratzea egin du Irungo San Juan plazan, eta faxismoari eta matxismoari aurre egitea urgentziazkoa dela oihukatu dute.

'Egunero behar luke Martxoak 8 izan' lelopean dozenaka lagun bildu dira, diskurtso antifeministak, erreakzionarioak eta misiginoak salatzeko.

Ehunka haur hurbildu dira gaur Martxoak 8 plazara, Emekiko kideekin batera sare moreak osatzera. Plaza emakume erreferentez eta haien istorioez bete dute.

Asun Casasola Ipuin Lehiaketako sariak banatu zituzten atzo, Kabigorrin. Bertako elkartasuna eta borrokarako grina nabarmendu ziren.

Feminismoa ardatz izango duen Emakume Elkarteen Topaketa Irekia egingo dute hilaren 11n (asteazkena) Irunen, 18:30ean hasita, Emakumeen Etxean.

'Hondarribiko txokoak' liburua aurkeztu du Emeki emakumeen elkarteak. Kaleko Margo Lehiaketako 84 margolan bildu dituzte, lehenak 1994koak izanik.

Hondarribia Marlaxka Xake Klubaren eta Emeki Emakumeen Elkartearen ekimenez 9. Xake Ttopara egin dute herrian.

Iaz aurkeztu zuten Berdintasun Mahaia. Azken asteetan, udal talde batzuek egindako salaketak direla eta, Berdintasun Mahaiaren izaera irekia zalantzan jarri da.

"Diskurtso antifeministak kolektiboki antolatutako eraso politikoa dira, eta, beraz, ezin dugu onartu eztabaida publikoaren barruko iritzi hustzat hartzerik", esan du udalak.

Martxoaren 8aren baitan, Plaiaundi LHII-k emakumeek garraioaren sektorean duten presentziaz solasteko mahai inguru irekia antolatu du.

Martxoak 8aren egunak egitarau zabala izango du Irunen, eta adinekoentzako zentroetan ere jarduera ugari antolatuko dituzte.

GazteARTEanek 'Gorputzak astindu!' jardunaldia antolatuko du martxoaren 7an, eta rumba, rap, rock eta hip-hop doinuek kaleak beteko dituzte.

Emakumeen Nazioarteko Eguna iristeko bi aste falta dira, eta antolaketarako deialdia egingo dute ostiral honetan Emakumeen Etxean.

Martxoaren 8an manifestazioa egingo dute San Juan plazan, 13:00; egunaren aurretik, hainbat jarduera antolatu dituzte.

Larunbat honetan, otsailaren 7an, martxoaren 8ko eguna antolatzeko bilera irekia egingo dute Palmera Monteron, 12:00tan.

Jaizkibel konpainiak maskulinitateaz aritzeko taldea osatu nahi du. Saioen inguruko informazioa martxoaren 8an emango dute Udal Liburutegian.

Adierazpena Udal Gobernu Taldea osatzen duten Abotsanitzek eta EH Bilduk sinatu dute; izan ere, EAJk eta PSE-EEk EUDEL-ek egindako adierazpen instituzionalarekin soilik egin dute bat.

Hilaren 10era arte egongo dira ikusgai Arma Plaza Fundazioko bigarren solairuan. Inaugurazioan, gainera, gaur arratsaldean egingo den IV. Emakumeen Xake Ttoparan parte hartzeko deia egin dute.