Martxoak 8

Irungo Asanblada Feministak Martxoaren 8a antolatzeko asanblada egingo du

Emakumeen Nazioarteko Eguna iristeko bi aste falta dira, eta antolaketarako deialdia egingo dute ostiral honetan Emakumeen Etxean.

Martxoaren 8rako aste gutxi batzuk falta dira, Irungo Asanblada Feministak eguna antolatzeko asanblada irekia egingo du ostiral honetan, hilaren 20a, 18:00etan. Emakumeen Nazioarteko Egunean urteroko manifestazioa egingo dute, eta hori antolatzeko lanetan dihardute egunotan. Asanblada irekia izango denez, Irungo emakume guztiei bertara joateko gonbita egin die Emakumeen Etxeak. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.