Errenteriako Musika Taldeen Elkartearentzat egun berezia izango da larunbata. Elkartearen barruan dauden taldeak ezagutarazteko kontzertu maratoia egingo baitute larunbatean, Gamon Zumardian. Zortzi taldek parte hartuko dute, eta emanaldiak arratsaldea...
Bihar, Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan larunbatean —hilaren 8an— jokatuko duten Aiako Harria IV. BTT Maratoiari buruz hitz egingo dute. Bi gonbidatu izango ditu Joxe Migel Lopez kirol esatariak: Arkaitz Iza maratoiaren antolatzailea, eta Urk...
Antxetak, Behe Bidasoako euskarazko irrati libreak irrati maratoia antolatu du hilaren 8an. Hamar urte beteko dira aurten sortu zenetik, eta hain data borobila ospatze aldera ekitaldi sorta prestatu dute, haien artean heldu den larunbateko ate irekieta...
Iñaki Lopetegi Donostian igandean jokatu zen maratoian izan zen gipuzkoar azkarrena. Lehen aldia zen maratoi bat egiten zuena.
Julen Castrillon hondarribiarra izango da laguntzaileetako bat. Gaixotasuna ezagutarazi nahi dute, eta ikerketarako dirua bildu.
Donostiako maratoiaren barruan zegoen lehian herrialdeko txapelketa, atzo. Sailkapen nagusian, zazpigarren izan zen.
EMTE Errenteriako Musika Taldeen Elkartea lanean dabil bere barruan dauden taldeak ezagutarazteko. Helburu horrekin antolatu du etziko kontzertu maratoia ere. Guztira, zortzi talde igoko dira Zumardian jarriko duten oholtzara, eta arratsaldetik gauera,...
Eneritz Seinek Gasteizeko Martin Fiz Maratoia irabazi du. Korrikalari sanjuandarrak 2 ordu, 59 minutu eta 24 segundo behar izan zituen herenegun helmugara iristeko. Seinek ez du kontrariorik izan eta sei minutu atera dizkio Laura Garciari. Gizonetan,...
Datorren urriaren 8an hitzordu bikoitza izango dute BTTa gustukoa dutenek: Aiako Harria BTT Maratoia eta Euskal Herriko BTT Maratoi Txapelketa antolatu dituzte Girizia elkarteko txirrindulariek. Euskal Herriko proban, euskal txirrindulari onenak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Baina ez dute orain arteko proba alde batera utzi, “lehiaz haratago ondo pasatzea helburu duen hori”. Horrez gain, gazteentzako eta haurrentzako ibilbide berritua ere prest dute Giriziako kideek. Gurasoek, haurrek eta gaztetxoek egun berean, plazan, eman ahal izango dute izena proba horretarako, dohainik. 10:30ean hasiko dute, eta zortzi kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Helduen ibilbideak 60 eta 33 kilometroak izango dira plazatik hasita. 09:30ean aterako dira. Euskal Herriko proba ere ordu berean hasiko da. Aurrez, webgune honetan eman dezakete izena afizionatuek: www.kirolprobak.com. Federatuek 12 euro ordainduko dituzte, eta ez federatuek 15, urriaren 5era arte. 8an bertan ere izena emateko aukera izango da, proba baino lehen, 08:00etatik 09:00etara. Federatuek 15 euro ordainduko dituzte, eta ez federatuek 18. Euskal Herriko probarako webgune honetan eman daiteke izena: www.fvascicli.com. Dortsalak, urriaren 7an Dortsalak urriaren 7an jaso beharko dituzte kirolariek, udaletxean, 18:00etatik 21:00etara. Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.girizia.org.