HS2 kirol elkartea Dragon Boat modalitatean murgildu da. Egitasmoaren helburua da bularreko minbizia pairatu duten emakumeei kirol jarduera bat eskaintzea. Une honetan, 27 emakume ari dira arraunean.
Hondarribiko EAJk mozio bat erregistratu du, "zaintza eredu berriaren ardatzak finkatzen" dituena. "Sendoa, eraldatzailea, feminista eta komunitarioa den" euskal zaintza eredu baten alde egin dute jeltzaleek.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Gizarte Politika departamentuek sinatu dute Uliazpi fundaziorako akordioa; 163.000 euroko inbertsioa burutuko dute.
Biteri kaleko lanen harira, udalak bere aparkamendu politika zein den "argi" utzi duela esan du Maite Peña EAJko bozeramaileak. Hala, Biteri kalean kenduko dituzten aparkamendu plazen alternatiba garajeak "alokatzea" dela esan du.
Gizarte politikak eta zahartzeaz arituko da Maite Peña Aldundiko diputatua ostegun honetan, 19:00etan, IDEIAlekun.