Maiatzean eta Bonberenearekin argitaratuko du hurrengo diskoa. Joan den astean jakinarazi zuen taldeak Facebookeko orrialdearen bidez buelta.
240 euri litro bota zituen maiatzean herrian, iazko hil berean baino 95 gehiago.
%2,03 jaitsi da langabezia Oiartzunen. Maiatzean behera egin du langabe kopuruak herrian.
Etzi egingo dute, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hauxe da gai zerrenda: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Nafarroako konkistaren 500. urteurrenaren inguruko mozioa. Administrazioarekiko Auzietako 1. zenbakiko Epaitegiak emandako 66/2012 s...
Irunen erroldatuta dauden 60 urtetik gorakoei zuzendutako jarduerak dira.
Arbesen aparkalekua, Landetxa-Kateako pilotalekua estaltzea, Puianan baratze parkea ahalbidetzea, Artaleku eta Luis Mariano arteko igogailua eta ikasturte hasierako familientzako laguntza programa martxan jartzea dira besteak beste kreditu modifikazioari esker garatuko diren proiektuak. Asteazkenean onartu zuen Irungo Udalbatzak kreditu modifikazioa, denen aldeko botoekin, EH Bilduren Udal Taldearenak ezik.
Internet oinarrizkoa: hilaren 4tik 15era, 11:00etatik 13:00etara. Sare sozialak: hilaren 18tik 26ra, 11:00etatik 13:00etara. Openideiak: hilaren 1ean, 09:00etatik 11:00etara. Eustat: hilaren 1ean, 11:00etatik 13:00etara. Metaposta I eta II: hilaren 4e...
Maiatzeko ohiko udalbatzarra gaur arratsaldean egingo dute, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hemezortzi puntuko gai zerrenda jorratuko dute zinegotziek. Gai zerrenda hemen ikus daiteke.
28. Antzerkiaren Maiatzak bisitatu zituen Hendaiako kale, plaza, egoitza eta kultur egiturak joan den astean. Herenegun bukatu zen. Glob taldeak estreinatu zuen jaialdia Quartett lanarekin, Mendi Zolanen. Ekitaldi gehienak publiko guztiari irekiak izan ziren, eta ohi bezala, Gaztelu Zahar inguruan jarri zuten gune nagusia. Irudian, larunbateko emanaldietako bat ikus daiteke.