Bake epailea izendatzeko proposamena landuko dute
Maiatzeko ohiko osoko bilkura egingo dute gaur, eta sei puntu izango dituzte zinegotziek eztabaidatzeko; horien artean, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari zuzenduta dagoen bake epailea izendatzeko proposamena.
Horren ondoren, udalaren lanpostu zerrenda eta langile plantila aldatzeko proposamena eztabaidatuko dute.
Beste puntuei dagokionez, Lekuona okindegia zenaren udal eraikinari izendapena eta helbidea emateko proposamena jarriko dute mahai gainean. Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako akordioaren berri emango dute.
Gainontzeko puntuak ohiko tramiteak eta kontu hartzaileak egindako txostenak izango dira.