Maiatzerako ekitaldi mamitsua prestatu du Mikelazulo kultur elkarteak, eta prestatutako ekitaldien artean, homofobiari buruzko hitzaldi bat nabarmendu daiteke, maiatzaren 9an. Bertan, AI Amnesty International eta SOS Homophobie taldeko kideek parte hartuko dute, besteak beste. EHGAMek antolatutako ekimena da.
Poesia emanaldi berezia ere prestatu du kultur elkarteak, eta Miren Agur Meabe, Castillo Suarez eta Arantxa Santestebanek irakurriko dituzte
Emakumeen begiradak plazara lelopean. Ekitaldi hori maiatzaren 18an izango da, 19:30ean, Mikelazulon.
Horrez gain, ikus-entzunezkoak, musika, antzerkia… ez dira faltako kultur elkartean.
Egitaraua
- Maiatzak 9 (osteguna): 120 horas: la tortura contra Euskal Herria dokumentalaren proiekzioa, eta solasaldia Ricard Salom zuzendariarekin. 19:30ean, Mikelazulon.
- Maiatzak 12 (igandea): Zintzilik Irratiko Playlist irratsaioa, eta Urko Menaiaren kontzertua. 18:30ean, Mikelazulon.
- Maiatzak 13 (astelehena): Homofobia hiltzailea hitzaldia. Parte hartzaileak: IA International Amnesty, SOS Homophobie. 19:30ean, Mikelazulon.
- Maiatzak 16 (osteguna): Oinarrizko erreta hitzaldia, Daniel Reventosen eskutik. 19:30ean, Mikelazulon.
- Maiatzak 18 (larunbata): Emakumeen begiradak plazara, poesia emanaldia Miren Agur Meabe, Castillo Suarez, Arantxa Santestebanekin, 19:30ean, Mikelazulon.
- Maiatzak 19 (igandea): Conccertino para organico y palabro antzezlana. Aktore eta sortzaileak Joseba Roldan, Iñaki Santos eta Ebi Soria dira. 19:00etan, Mikelazulon.
- Maiatzak 22 (asteazkena): ESKren biltzarra, 19:30ean, Mikelazulon.
- Maiatzak 23 (osteguna): Kagueshocks eta bere doktrinan, hitzaldia, ELA sindikatuak antolatuta. 19:00etan, Mikelazulon.
- Maiatzak 26 (igandea): Edipotoa eta Mma errezitaldia eta kontzertua, Nagore Legarreta, Gorka Setien, Haizea Arregi, Mariano Hurtado eta Okene Abregoren eskutik. 19:00etan, Mikelazulon.