Udal Liburutegia berritu zutenetik 16 hilabetera, alkateak, Kultura zinegotziak eta liburuzainak zerbitzuaren hobekuntza nabarmendu dute.
Santamariamadalena tailerrak prestatu du Mary Shelleyri buruzko zikloko azken tailerra. Liburutegira deitu behar da izena emateko.
Liburutegiak abian duen Mary Shelleyri buruzko zikloaren barruan, Kunsthal Diseinu Eskolako ikasleek herriko sei erakusleiho apaindu dituzte.
Hiru kategorietan banatzen dira lanak (marrazkiak, horma-irudiak eta argazkiak), baina guztiek gai bera lantzen dute: kontsumo arduratsua.
Liburuak eta diskoak ari dira desagertzen, eta herriko leku desberdinetan agertzen. Jarraitu gertakaria twitterren, #BCHliburutegia2018 traolan.
Maite Franko 4-7 urte bitarteko haurrentzat ariko da kontu-kontari.
Erabiltzaileak harrituta utzi ditu aurrekoaren espazioa bikoiztu baino gehiago egin duen Zuloaga Etxea berrituak. Ikusi ate irekien jardunaldiko argazkiak.
Mozioa aurkeztu du biharko plenoan eztabaidatzeko. Liburutegia Zuloaga Etxera itzultzerakoan, "zerbitzuak birplanteatu" behar direla uste dute.
Euskarazko kontakizunez bete du maleta Hondarribira etortzeko.
Irungo liburutegi zaharra husten hasiko dira, berriari arnasa ematen hasteko. Horregatik, ekainaren 22ra arte har daitezke maileguan liburuak. Bidasoko Hitza.
Carlos Blanco Aginaga (CBA) Irungo Udal Liburutegian urtebetez egon diren joerak ikertu dituzte Unai eta Maialen Oiartzun anai-arrebek. Orain, ondorioak zeintzuk diren azaldu dute.
Gehitu eta Mugen Gainetik erakundeen lankidetza da komikia, eta hamar egile biltzen ditu komikiak, horietako bi Euskal Herrikoak.
‘Emakumeak ikustarazten’ orri-markatzaileak kaleratu ditu Hondarribiko Udal Liburutegiak. Herriko bederatzi emakumeren testuak jaso dituzte, baina QR kodeen atzean ezkutatuta.
'Belardoren baratza, ortu eta komiki tailerra' antolatu du liburutegiak 7-11 urteko haurrentzat.
Maite Frankoren ipuin kontaketa oso berezia izango da gaur Hondarribiko Udal Liburutegian, Emakumearen Astearen barruan.
Asteazkenean euskarazkoa, larunbatean ingelesezkoa. Bi ipuin kontaketa programatu ditu Hondarribiko liburutegiak aste honetarako.
Larunbatean ingelesezko ipuin kontaketa egingo dute lehen aldiz Hondarribiko Udal Liburutegian, 0-6 urtekoentzat.
Gaur inauguratu dute Kale Nagusiko jauregi berritua. Ate irekietako jardunaldia da gaurkoa eta astelehenean hasiko da zerbitzua eskaintzen.