'‘Opil eta muxilen binetak' komikia aurkeztuko dute gaur
Gehitu eta Mugen Gainetik erakundeen lankidetza da komikia, eta hamar egile biltzen ditu komikiak, horietako bi Euskal Herrikoak.
Opil eta muxilen binetak. Komiki lesbikoak bi ertzetatik komikia aurkeztuko dute gaur (asteazkena) Hondarribiko Udal Liburutegian, 19:00etan. Gehitu eta Mugen Gainetik erakundeen lankidetza da komikia. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektu batean dago bilduta, eta emakume lesbianek Latinoamerikan nahiz Espainiako Estatuan bizi izaten dituzten eguneroko egoerak islatzea du helburu.
Hamar egile biltzen ditu komikiak, horietako bi Euskal Herrikoak: Teresa Castro donostiarra eta Susanna Martin bilbotarra. Castrok, gainera, koordinatu egin du lana, Paty Ortiz de Zarateren laguntzarekin, eta berak gidatukodu Zuloaga Etxeko ekitaldia. Bi euskal egilerekin batera, Espainiako Estatuko eta Hegoameriketako beste zortzi marrazkilariren istorio grafikoak biltzen ditu Opil eta muxilen binetak. Komiki lesbikoak bi ertzetatik komikiak.
Istorio bakoitza hiru orrialdeetan dago kontatuta eta independentea da besteekiko. Gehitu-k eta Mugen Gainetik-ek nabarmendu dutenez, egileek askatasun osoa izan dute euren istorioa kontatu eta ilustratzeko garaian.
Liburutegira hurbiltzen direnek komikia doan jasoko dute.