Ane Labaka izan zen nagusi lehengo ostiraleko bertsolari gazteen Xenpelar Sarien lehenengo kanporaketan. Lasartearrak bederatzi puntu atera zizkion bigarren tokian geratu zen Aitor Urbietari, baina agurrean azaldu zuen bezala, ez da finalean izango, atzerrian egongo delako. Orduan, Gorka Maiz sailkatu da finalerako Urbietarekin batera. Orain, bi gipuzkoarrekin batera finalean izango diren beste lau izenak ezagutzea falta da, eta hori biharko eta etziko kanporaketetan jakin ahal izango da. Biharkoan Arrate Illarro, Maddi Sarasua, Peio Ormazabal, Iker Agirre, Iñaki Aleman eta Asier Azpiroz ariko dira nor baino nor. Etzi, berriz, beste sei bertsolari: Unai Gaztelumendi, Jone Uria, Manu Goiogana, Oier Aizpurua, Ander Solozabal eta Aimar Karrika. Proba bakoitzetik bina bertsolarik lortuko dute sailkapena. Bi kanporaketak 19:30ean izango dira Xenpelar Etxean. Lehenengo sailkapen faseko ariketa berberak izango dituzte bertsolari gazteek: hiruna bertso neurri eta doinu librean, hiruna bertso Iparragirre abilla dela doinuan, launa kopla, eta kartzelako gaia: hiruna bertso zortziko handian. Final handia abenduaren 8an izango da, Xenpelar hil zen egun berean, Errenteria Hiria Kulturgunean, eta ekitaldi horretan, Xabier Euzkitze omenduko dute 1983 eta 1984ko txapeldun izateagatik. Lehen kanporaketak Ane Labaka. 209,5 puntu. Aitor Urbieta. 200,5 puntu. Gorka Maiz. 197 puntu. Haritz Casabal. 197 puntu. Amaia Iturriotz. 191 puntu. Maddi Ane Txoperena. 183,5 [...]
Oiarpeko pilotari Mikel Martinezek eta Jon Irastorzak Lehen Mailara igotzea lortu dute. Horrez gain, Gipuzkoako Bigarren Mailako finala jokatuko dute gaur. Lau partida ikusteko aukera izango da Madalensoron, 19:15etik aurrera. Imanol Ugalde eta Ekain E...
Marinel Azoka egingo dute lehenengoz, datorren asteburuan
Garai batean Arditurriko meategietatik Pasaiako portura mea garraiatzeko erabiltzen zen trenbidea festa giroan murgilduko da hilaren 16an, igandea. Izan ere, egun horretan Arditurri Bide Berdearen I. Eguna ospatuko dute Oiartzunen. Arditurriko I. Bizik...
Herriko jaietako Gazte Eguna edo Txekorrada prestatzeko bilerekin hasiko dira dagoeneko gazteak. Hala, lehenengoa etzi egingo dute. Kataxulo Gaztetxian izango da, 18:30etik aurrera. Herriko gazteei agertzeko deia egin diete, denen artean denen gustuko ...
Oiarpeko Jon Irastorza eta Mikel Martinez pilotariek Gipuzkoako Txapelketako Helduen Bigarren Mailako finala irabazi dute. Zegamako Azketa-Atxa bikotearen kontrako partida 22-15 irabazi zuten Hernanin asteburuan. Lehen Mailara igo da ere Oiartzungo bik...
Santi Veigak irabazi du XVII. Errenteria Hiria Film Labur Lehiaketako sari nagusia, El rastrillo se quiere comprometer lanari esker. Igandean eman zituzten sariak Errenteria Hiria Kulturgunean, eta Julen Mendoza alkatearen eskutik jaso zuen 1.000 eurok...
Lehen Erregionalean, 3-2 irabazi diote oiartzuarrek Beti Ona taldeari. 16:30ean hasi da partida, eta oraintxe bukatu da. Sailkapeneko hirugarren postuan dago Oiartzun.