Marinel Azoka egingo dute lehenengoz, datorren asteburuan
Marinel Azoka egingo dute lehenengoz, datorren asteburuan
Marinel Azoka egingo dute datorren asteburuan, lehen aldiz, ostiralean hasi eta igandera arte. Anayao elkartea da azokaren antolatzailea eta udaletik jakinarazi dutenez, 40 postu izango dira guztira azokan. Hurrengo ostiralean, hilak 16 zabalduko dute azoka arratsaldeko bost eta erdietan eta larunbata eta igandean berriz, goiz eta arratsaldez izango da zabalik 11:00etatik 14:30era, eta 17:30etik 21:30era bitartean.
Hiru egunetan zehar, gastronomia, musikarien kalejirak, kale animazioa, tailerren erakusketak, haur jolasak eta formatu handiko jolas tradizional didaktikoak izango dira besteak beste. Larunbatean berriz, Lezoko Euskal Dantzazaleon kalejira eta dantzak izango dira goiz eta arratsaldez, eta baita Murixka dantza taldeko haurren dantza erakustaldia herrian barrena, azken hori larunbat arratsaldez.