Ane Labaka izan da garaile Xenpelar Sarien lehen lehian
Ane Labaka izan zen nagusi lehengo ostiraleko bertsolari gazteen Xenpelar Sarien lehenengo kanporaketan. Lasartearrak bederatzi puntu atera zizkion bigarren tokian geratu zen Aitor Urbietari, baina agurrean azaldu zuen bezala, ez da finalean izango, atzerrian egongo delako. Orduan, Gorka Maiz sailkatu da finalerako Urbietarekin batera. Orain, bi gipuzkoarrekin batera finalean izango diren beste lau izenak ezagutzea falta da, eta hori biharko eta etziko kanporaketetan jakin ahal izango da. Biharkoan Arrate Illarro, Maddi Sarasua, Peio Ormazabal, Iker Agirre, Iñaki Aleman eta Asier Azpiroz ariko dira nor baino nor. Etzi, berriz, beste sei bertsolari: Unai Gaztelumendi, Jone Uria, Manu Goiogana, Oier Aizpurua, Ander Solozabal eta Aimar Karrika. Proba bakoitzetik bina bertsolarik lortuko dute sailkapena. Bi kanporaketak 19:30ean izango dira Xenpelar Etxean. Lehenengo sailkapen faseko ariketa berberak izango dituzte bertsolari gazteek: hiruna bertso neurri eta doinu librean, hiruna bertso Iparragirre abilla dela doinuan, launa kopla, eta kartzelako gaia: hiruna bertso zortziko handian. Final handia abenduaren 8an izango da, Xenpelar hil zen egun berean, Errenteria Hiria Kulturgunean, eta ekitaldi horretan, Xabier Euzkitze omenduko dute 1983 eta 1984ko txapeldun izateagatik. Lehen kanporaketak Ane Labaka. 209,5 puntu. Aitor Urbieta. 200,5 puntu. Gorka Maiz. 197 puntu. Haritz Casabal. 197 puntu. Amaia Iturriotz. 191 puntu. Maddi Ane Txoperena. 183,5 [...]
Ane Labaka izan zen nagusi lehengo ostiraleko bertsolari gazteen Xenpelar Sarien lehenengo kanporaketan. Lasartearrak bederatzi puntu atera zizkion bigarren tokian geratu zen Aitor Urbietari, baina agurrean azaldu zuen bezala, ez da finalean izango, atzerrian egongo delako. Orduan, Gorka Maiz sailkatu da finalerako Urbietarekin batera.
Orain, bi gipuzkoarrekin batera finalean izango diren beste lau izenak ezagutzea falta da, eta hori biharko eta etziko kanporaketetan jakin ahal izango da. Biharkoan Arrate Illarro, Maddi Sarasua, Peio Ormazabal, Iker Agirre, Iñaki Aleman eta Asier Azpiroz ariko dira nor baino nor. Etzi, berriz, beste sei bertsolari: Unai Gaztelumendi, Jone Uria, Manu Goiogana, Oier Aizpurua, Ander Solozabal eta Aimar Karrika. Proba bakoitzetik bina bertsolarik lortuko dute sailkapena. Bi kanporaketak 19:30ean izango dira Xenpelar Etxean.
Lehenengo sailkapen faseko ariketa berberak izango dituzte bertsolari gazteek: hiruna bertso neurri eta doinu librean, hiruna bertso Iparragirre abilla dela doinuan, launa kopla, eta kartzelako gaia: hiruna bertso zortziko handian.
Final handia abenduaren 8an izango da, Xenpelar hil zen egun berean, Errenteria Hiria Kulturgunean, eta ekitaldi horretan, Xabier Euzkitze omenduko dute 1983 eta 1984ko txapeldun izateagatik.
Lehen kanporaketak
- Ane Labaka. 209,5 puntu.
- Aitor Urbieta. 200,5 puntu.
- Gorka Maiz. 197 puntu.
- Haritz Casabal. 197 puntu.
- Amaia Iturriotz. 191 puntu.
- Maddi Ane Txoperena. 183,5 puntu.