Euskal Herriko Mus txapelketa lehen saioa, Landaren
Martxan da Euskal Herriko Mus Txapelketa, eta Errenteria-Oreretan igande honetan, hilak 26, egingo dute lehen kanporaketa. 15:30ean jarri dute ordua, Landaren.
Hori pasatuz gero, herrialdeko kanporaketak otsailaren 14,15eta 16ean jokatuko dituzte, eta finala Heletan (Nafarroa Beherea) izango da martxoaren 8an.
Hainbat sari egongo dira jokoan. Txapeldunek txapela, garaikurra, 3.000 euro eta Karibera bidaia irabaziko dute. Txapeldun ordeek garaikurra, 1.500 euro eta Kanariar Uharteetara bidaia. Hirugarrenek 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat, eta laugarrenek 500 euro eta euskara ikasteko urte osorako bi matrikula. Sari txikiagoak ere izango dira hamaseigarren bikote sailkatura arte. Herrialdeko finaletan ere izango dira garaikurrak eta bestelakoak, txapelketa antolatu duen Euskal Herriko Mus Federazioak jakinarazi duenez.