Baratzeen araudiari lehen oniritzia ematea landuko dute Errenteriako plenoan
Baratz sozial nahiz ekologikoak geroz eta zabalduago dabiltza, eta Errenteria-Oreretan ere landuko dute gai hori bihar, 18:30etik aurrera egingo dute otsaileko ohiko udalbatzarrean. Zehazki, baratzeak kudeatzeko araudiari hasierako onespena ematea ala ez erabakiko dute zinegotziek.
Gainontzekoan, beste lau puntu edukiko dituzte lantzeko, ohiko tramite eta ebazpenez gain, Errenteriako HAPOren 25 arean eta gerontologiako eta LSEZ/5 erabilera definiturik gabeko zona babestuan 5. barne-aldaketa egiteko behin-behineko onespena ematea eta Bildu, Errenteriako Ezkerra, PSE-EE, EAJ eta PPk kutsadura elektromagnetikoari buruz aurkeztutako mozioa aurrera ateratzea.
Azkenik, galdera-eskaerei tartea egingo diete.