
Osasun Bidasoa plataformak Osakidetzak egindako adierazpenak ezeztatu ditu, eta hobekuntzak iragarri arren, egoera kezkagarria dela salatu dute.

Pasa den larunbatean, milaka lagun bildu ziren Irunen eskualdeko egoera salatzeko; herri plataformak mobilizazioekin jarraitzeko asmoa du.

3.000 herritar inguru bildu dira Zabaltza plazan, eta enegarrenez Bidasoa ospitaleko gabeziak eta zerbitzu falta salatu dituzte.

Pediatriako larrialdi-zerbitzua berehala irekitzeko eta modu egonkor eta ekitatiboan bermatuko duen egiturazko plana eskatu dute berriro ere.

Maiatzaren 1ean itxiko dute pediatria larrialdietako zerbitzua Bidasoko Ospitalean, eta erabakia hartzeko"datu ikerketan" oinarritu direla azaldu du Maria Eugenia Ekiza Bidasoa ESIko zuzendariak.

Bidasoko haur eta familientzat "ezinbestekoa" dela zerbitzua eta haren itxierak hiriko osasun zerbitzuen "galera berria" suposatuko duela salatu du koalizio subiranistak.

Larrialdi pediatrikoen zerbitzua irekitzeko eskatuko dute enegarrenez, eta 10 minutuko elkarretaratzea egingo dute Bidasoko ospitalean.

Maiatzean egindako manifestazioaz geroztik, ez dutela pediatria larrialdiak irekitzeko irtenbiderik jarri salatu dute.