Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, emanaldi berritua taularatuko dute Kukai Dantza eta Tanttaka Teatroa konpainiek larunbatean, Itsas Etxean.
Kukai eta Reala, futbola eta dantza uztartuko ditu taldeak oholtza gainean, Kasino zaharreko lorategietan, 20:00etan hasita.
Kukai Dantza Taldeak Hondarribia aukeratu du konpainiaren azken ikuskizuna aurrenekoz taularatzeko.
Urtarrilaren 30ean estreinatu zuten Donostiako Viktoria Eugenian, eta orain arteko emanaldi guztietan sarrera guztiak saldu dituzte errenteriarrek.
Dantzaguneako entsegu gelan izango da, 18:00etatik 19:30era, eta Calire Ducreux dantzariak emango du. Lau urtetik gorako haurrei dago zuzenduta tailerra —heldu batek, gutxienez, lagunduta joan beharko dute—, eta doan izango da
http://vimeo.com/66891784 Espainiako Arte Eszenikoen Max Sarietarako hautagaietako bat da Kukai dantza taldea, Komunikazioa-Inkomunikazioa lanarekin. Dantzari Maskulino Onenaren sarietarako dago izendatua Kukai.
http://www.youtube.com/watch?v=FUZCQKBdYng&feature=youtu.be
Itsas Etxeko auditoriumak jasoko du dantza emanaldia. Sarrerak dagoeneko eros daitezke, 8 euroan.
Abuzturako aurreikusitako dantzaldia etzi, larunbatarekin, ikusteko aukera izango dute azkenean interesdunek.
Amaia Kultur Zentroan izango da emanaldia, larunbatean (hilak 19). Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, online bidez.
Gaurko entsegua kororik gabe eta David Azurza abeslaria falta zela egin duten arren, oreretarrek argi utzi dute igandeko emanaldia magikoa izango dela
Errenteria-Oreratako Kukai Dantza konpainiak Espainiako Dantza Sari Nazionala lortu berri du; ekainean, bi Max Sari eskuratu zituen.
Sortzailea aurrez aurre zikloaren baitan egingo dute topaketa, Dantza Sentsibilizazioarako proiektuaren baitan. Igor Calonge dantzari eta koreografoak A cielo raso bere konpainiarekin hilaren 25ean emango duen Pereza ikuskizunaren nondik norakoak azalduko ditu hamar egun lehenago.
Gelajauziak ikuskizuna estreinatu bezain pronto, saria jaso du Kukai dantza konpainiak. Ostegun eta ostiralean aurkeztu zuen Leioako Umore Azokan Cesc Gelabertekin batera eraikitako ikuskizuna, eta Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria eraman du kaleko artisten azokan.
Dantza plaza izango da behingoagatik Hondarribiko Hirigune Historikoko zabalgunea, igande arratsaldean Gelajauziak ikuskizuna plazaratuko baitute bertan, 18:00etan. Kukai dantza konpainiaren eta Cesc Gelabert koreografoaren arteko harremanetik sortu da obra eta Nestor Basterretxearen Kosmogonia bildumako Akelarre eskultura du abiapuntu.