Kukairen 'Oskara' asteburuan iritsiko da Irunera

Errenteria-Oreratako Kukai Dantza konpainiak Espainiako Dantza Sari Nazionala lortu berri du; ekainean, bi Max Sari eskuratu zituen.

Joan den astean lortu zuten Espainiako Dantza Sari Nazionala Kukai-ko kideek.

Datorren larunbatean, hilak 7, Errenteria-Oreretako Kukai Dantza konpainia Irunera iritsiko da. 20:00etan, Amaia Kultur Zentroan, lehen mailako ‘Oskara’ dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute irundarrek. Kukaik Espainiako Dantza Sari Nazionala lortu berri du; ekainean, bi Max Sari eskuratu zituen. Sarrera 7,40 eurokoa da eta dagoeneko Luis Mariano turismo bulegoan edota internet bidez eskuratzeko aukera dago. Gainera, egun berean (sarrerak agortzen ez badira) Amaia KZn erosteko aukera izango dute interesdunek.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.