Kukai konpainia saritu dute Leioako Umore Azokan
Gelajauziak ikuskizuna estreinatu bezain pronto, saria jaso du Kukai dantza konpainiak. Ostegun eta ostiralean aurkeztu zuen Leioako Umore Azokan Cesc Gelabertekin batera eraikitako ikuskizuna, eta Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria eraman du kaleko artisten azokan.

Epaimahaiaren arabera, herri dantzen bilakaeratik abiatuta, mundu estetiko ezagunen garapenean aurrerapausoa lortu dute, dimentsio unibertsaleko proiekzio artistikoa lortuz.
Atzo, igandearekin, Hondarribiko Arma plazan aurkeztu zuten Gelajauziak. Kukairen arabera, modu horretara, Nestor Basterretxea eskultorearen lana eskertu nahi izan dute proiektu horretan. Datozen emanaldiak Valladoliden (Espainia), Hendaian, Zizurkilen eta Idiazabalen izango dira.