
Haurrek ere Korrikarekin bat egin dute, eta lekukoa eskutik eskura pasa dute Irungo kaleetan barrena egindako Korrika Txikian.

Irungo Bigarren Hezkuntzako ikasleek lekukoa hartu eta Gazte Korrika antolatu dute Mendeluko biribilgunetik Zabaltza plazaraino.

04:00ak inguruan, Gurutzetik sartu da Irunera eta 18 kilometro egin ostean Berarako bidea hartu du marea euskaldunak.

Korrika Eguna ospatzen ari dira gaur Hondarribian, hitzordu handirako motorrak berotzen hasteko asmoarekin. Egun osoko egitarauaz gozatzen ari dira hondarribiarrak.

24. Korrikako Bidasoako ardura hartu du Sanzek aurten. Lan asko du antolaketa prozesuak, baina Korrika egunak asko disfrutatuko dituela argi du.

Korrika hilaren 24an eta 25ean pasatzen bada ere, Korrika Eguna antolatu dute martxoaren 21ean eta egun osoko egitaraua prestatu dute.

Programazio zabala antolatu dute hurrengo asteetarako Korrikaren harira. AEKren ekimenez, herriko eragile ugariren laguntza izan dute antolakuntzan.

Martxoaren 24an eta 25an 24. Korrika Irundik igaroko da, goizealdean pasako da, eta dena prestatzeko bilera bat egingo dute Bidasoko AEKn.

Martxoaren 24 eta 25eko goizaldean Irunen izango da AEKren martxa erraldoia. Hondarribira martxoaren 25eko 05:17an iritsiko da.

Irungo AEK-k galdetegi bat zabaldu du Korrikaren antolakuntzan ea zertan laguntzeko prest dauden herritarrak jakiteko.

Ostiral honetan egingo dute lehen bilkura, Palmera Monteron, 18:30ean. Euskal eragile eta herritar guztiei zabalik dago.