24. KORRIKA

Hondarribiarrak, Korrika heltzeko prest eta irrikaz

Korrika Eguna ospatzen ari dira gaur Hondarribian, hitzordu handirako motorrak berotzen hasteko asmoarekin. Egun osoko egitarauaz gozatzen ari dira hondarribiarrak.

Hilaren 25eko (asteartea da) goizeko ordu txikietan helduko da Korrika Hondarribira. Bi aste eskas falta diren honetan, euskararen olatua herrira iristeko gogotsu eta irrikaz direla erakutsi dute gaur hondarribiarrek. Korrika Eguna ospatzen ari dira, egun osoko egitarau oparoarekin. Goizean Mintzodromoa egin dute, batukada eta kalejirak izan dira, baita Abiyuan txarangarekin batera dantzatu eta poteatzeko aukera. Eguerdian Madalen kalean bazkari herrikoia egin dute. Bertan izan da HITZA. 

Korrika Eguna:

  • 16:00: Musika eta dantza ikuskikzuna Madalen plazan. 
  • 18:00: Kalejira erraldoiekin, Madalen plazatik abiatuta eta portuan zehar. 
  • 19:00: Dantza poteoa portuko kaleetan barrena. 
  • 20:30: Bingo musikatua egingo dute Madalen plazan. 
  • 21:30: Musika izango da Madalen plaza. 
  • 23:00: Dantza gaua Muaran. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.