
Aurtengo edizioa ekainaren 7an izango da, eta goizean zehar adin guztietarako jarduerak antolatuko dituzte Kolon pasealekuan.

Dagoeneko zabalik dago Irunen datozen hilabeteotan Irun 5k milia eta San Martzial igoeran parte hartzeko izen ematea.

Lasterketaren 24. ekitaldia hilaren 30ean lehiatuko da, Hendaia eta Hondarribia artean, eta lasterkariek 10 kilometroko ibilbide bat osatu beharko dute, 16:30ean hasita. Goizean, 10:00etatik 11:00etara, Txingudi Korrika Txikia lehiatuko da Gal inguruan.