
Zumaian galdu du Pulpo Bigara taldearen kontra (31-29)

Bi taldeak lehen itzuliko azken partidan eta bigarren itzuliko lehenean lehiatu dira eta bietan lortu du garaipena Leka Eneak. Emakumeen taldeak bere aldetik, porrota eskuratu zuen Balaguer Villart taldearen kontra.

Plaiaundin lehiatu ziren larunbatean Irun RT eta Universitario Bilbao taldeak. Hasieratik lortu zuen talde irundarrak markagailuan aurretik jartzea eta 24-8 irabazita iritsi zen partida bukaerara; bigarren denboran botatako euri zaparradak hala ere, bi taldeen jokoa oztopatu zuen.

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatutako probak ehunka lagun elkartu nahi ditu Irungo erdialdeko kaleetan zehar. Bi ibilbide prestatu ditu horretarako klubak, 200-1.500 metrokoa haurrentzat, eta 5 kilometrokoa helduentzat.

Jardunaldi txarra Hondarribiko nagusien taldeentzat. Futboleko biek eta eskubaloikoak, hirurek galdu dute.

Bidasoko eta Oarsoaldeko kirol taldeen ordutegiak, Helduen Mailan.

Irungo Mendizaleak elkarteak argazki erakusketa, proiekzioak eta mendi martxa antolatu ditu Mendiaren Astearen harira.

2003an eta 2004an jaiotako ikasleei zuzenduta dago abenduaren 29tik 31ra bitartean antolatutako eskubaloi campusa. Berdintasuna, Hizkuntza, Hezkuntza eta Kirol gaiak jorratuko dituzte parte hartzaileek. EAE mailako deialdia da eta denera, 50 mutilentzako eta 50 neskentzako lekua dago.

Kadeteen A Mailako Espainiako Judo Kopako proba egin dute Punta Umbrian eta Hondarribiko Ama Guadalupekoa taldeak hiru kirolarirekin parte hartu du.

Eñaut Labaien zenaren ama da aurtengo ama besoetakoa banderen bedeinkapen ekitaldian. Hamalau bandera eta San Miguel liga irabazi ditu aurten Hondarribia Arraun Elkarteak. 2006an irabazi zuen aurreko liga, Labaien lehen traineruko arraunlaria zenean.

Gipuzkoako taldearekin parte hartzen ari diren bederatzi irundarrak gomazko paleta modalitatean lehiatuko dira.

2008an egindako diagnosiaren ondorioz euskararen erabilera sustatzeko zenbait helburu finkatu zituen klubak eta "horiek denak" bete dituztela jakinarazi dute.

Superdibisio mailako gizonen taldea Arteal Santiago taldearen aurka lehiatu zen Galizian eta emakumen taldeak bere aldetik Vic TT taldea hartu zuen Sonia Etxazarreta Teknifikazio Zentroan.

Etiopian proiektuak finantzatzeko 10 kilometroko proba egingo dute etzi hainbat herritan. Hondarribian familien proba ere egingo dute, 2,7 kilometrokoa.

Abuztuan beteko duen mendeurrena ospatzeko helburuarekin erakusketa osatu nahi du klubak

Sevillan egingo den Espainiako Txapelketarako motorrak berotzen hasi dira Irungo piraguistak

Hasieran partida orekatua izango zela zirudien arren, markagailuan aurrera egiten jakin zuten beltzek

Ezusteko handirik gabe igaro dira asteburuko kirol partidak. Erroibide klubeko bi talde izan ezik, talde gehienek garaipenak edota berdinketak eskuratu dituzte azken jardunaldian.