Ordezkaritza irundarra 2015eko Gravni txapelketan

Gipuzkoako taldearekin parte hartzen ari diren bederatzi irundarrak gomazko paleta modalitatean lehiatuko dira.

Ander Mutuberria eta Aritz Sistiaga jubenilak 2014ko Gravni txapelketan

Ander Mutuberria eta Aritz Sistiaga jubenilak 2014ko Gravni txapelketan

2015eko Gravni txapelketari ekin zioten pasa den martxoaren 14ean. Euskal pilotaren modalitate guztiak barneratzen ditu lehiaketak eta Gipuzkoa, Nafarroa, Araba, Bizkaia, ipar Euskal Herria eta Errioxako selekzioak elkarren artean lehiatzen dira bertan. Hori horrela, gomazko paleta atalean ariko dira irundarrak Gipuzkoako taldearen barruan. Jubenil mailan Aritz Sistiaga, Ander Mutuberria eta Joseba Agerralde ariko dira; 22 urtez azpikoetan Unai Sagarzazuk eta Garikotz Pagolak parte hartuko dute; eta senior mailan, Ander Monserrat, Gorka Pablos, Aritz Larrarte eta Dani Loza ordezkaritzaren parte izango dira. Horrez gain, Irunen finkatutako Sebas Martinez argentinarra izango da gomazko zein larruzko paleta taldearen hautatzailea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.