Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Euskararen erabileraren gaineko balantze "positiboa" egin du Bidasoa Kirol Elkarteak

2008an egindako diagnosiaren ondorioz euskararen erabilera sustatzeko zenbait helburu finkatu zituen klubak eta "horiek denak" bete dituztela jakinarazi dute.

Rebeka Parras
Irun
2015/03/23
Goizeko agerraldia. Ezkerretik eskuinera: Sodupe, San Martin, Sodupe eta Eguzkitza

Goizeko agerraldia. Ezkerretik eskuinera: Sodupe, San Martin, Sodupe eta Eguzkitza

Bidasoa Kirol Elkartean euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa. Diagnosia eta Hizkuntza plana izenburupean, euskararen diagnosia klubean eta horren erabilera bultzatzeko helburuak aurkeztu zituen talde irundarrak 2008an. Horren balantzea aurkeztu dute gaur goizean Jose Angel Sodupe klubeko presidenteak, Aritz Sodupe euskara arduradunak, Fernando San Martin Irungo Udalaren Euskara delegatuak eta Iban Eguzkitza Euskara Arloko zuzendariak. Sodupe klubeko euskara arduradunaren esanetan, helburu “horiek denak” bete dira eta balantzea beraz, positiboa da. “Taldeko eragileen euskararekiko motibazioa eta sentsibilizazioa landu da”, adierazi du, “haur eta gazteek parte hartzen duten jardueretan euskararen erabilera bermatzen da, harrobiko taldeetan eta oinarrizko kirol jardunean euskararen erabilera sustatzen da, bulegoko lanez arduratzen diren langileak euskaraz badute gaitasun aski, klubaren irudi korporatiboan eta hizkuntza-paisaian euskararen presentzia bermatzen da eta, oro har, Bidasoa Kirol Elkarteko idatzizko eta ahozko harremanetan, euskararen presentzia bermatzen da”. Ildo horretan klubeko kirol arduradunak orain arte aurrera eramandako jarduera eta ekintza planaren berri eman du; baita batzorde berriak egindako “ahalegina” nabarmendu ere, “barne funtzionamendua euskalduntzen eta harrobiko taldeetako hizkuntz diagnosi zehatzetatik abiatuta euskararen erabilera indartzeko estrategia zehatzak definitzen”. Hori horrela, oinarrizko kirola, eskola kirola eta udako campusa euskara hutsez bideratzen direla azpimarratu du Sodupek. Halaber, klubaren agerraldi eta jarduera publikoetan “euskararen presentzia ere zaintzen dela” ziurtatu du. Urrats bat “harago” Bidasoa Eskubaloi Klubak egindako balantzearen barruan, aurrera begira euskararen erabilera sustatzeko martxan jarri nahi dituen jarduera eta ekintzen berri eman du klubeko euskara arduradunak. Izan ere, “harago” joan nahi dutela aurreratu du Sodupek eta horretarako, besteak beste, ondoko neurriak hartuko ditu: “Lehenengo taldeko jokalarientzat euskara eskolak, euskaraz prestatutako eskubaloiaren hiztegi terminologikoa berandu baino lehen klubaren web orrian zintzilikatuko dugu, web orria bera elebidun izateko urratsak egingo dira eta ereserkia euskaraz ere jartzea aztertzen ari da zuzendaritza”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxebizitza eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.