Antxon Lekarozek urrezko domina lortu du Espainiako Kopan, Huelvan

Kadeteen A Mailako Espainiako Judo Kopako proba egin dute Punta Umbrian eta Hondarribiko Ama Guadalupekoa taldeak hiru kirolarirekin parte hartu du.

Antxon Lekaroz, Helvako podioan

Antxon Lekaroz, Huelvako podioan

Antxon Lekaroz Ama Guadalupekoa Taldeko judokak urrezko domina lortu zuen asteburuan Punta Umbrian (Huelva, Andaluzia) jokatutako kadeteen Espainiako Kopako proban, -60 kiloetako pisuan. Finala, Jose Luis Aguilar Andaluziako ordezkariaren kontra irabazi zuen hondarribiarrak, ippon batekin. Huelvako garaipenaren ondoren, 90 puntu batu ditu dagoeneko Lekarozek, eta bere pisuko rankinean bosgarren jarri da. Lekarozekin batera, Aitor Goikoetxea (-50 kilo) eta Aritz Garcia (-73 kilo) lehiatu ziren Amaren kimonoarekin. Goikoetxea bosgarren geratu zen eta rankinerako lehen puntuak pilatu ditu, hiru garaipen eta bi borrokarekin. Garciak lehen borroka irabazi eta bigarrena galdu zuen, eta repeskan ezin izan zuen aurrera egin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.