
Herriko futbol, eskubaloia, saskibaloi, pilota eta xake taldeen ordutegiak, maila guztietakoak.

Hamalau urterekin nagusiekin aritzen da Patxi Moreno Gipuzkoako Ohorezko Mailan. Egungo gazteekin Marlaxkaren beste urrezko garai bat iritsi daitekeela uste du.

III. Hondarribia-Endanea Txakurkrosa egingo dute igandean Talaia bidean. Ohikoaz gain, bikejoring modalitatea antolatu dute lehen aldiz.

Bizkaitarren aurka irabazita zortzigarren postuan jarri da Il Capo Hondarribia. Igandean azkenaren kontra jokatuko du etxean.

Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeak 0-4 irabazi du Deban, Amaikak Baten kontra. Urriaren 8tik irabazi gabe zegoen taldea.

Herriko futbol, saskibaloi, eskubaloi eta xake taldeen emaitzak, maila guztietakoak. Pilotakoen zain gaude.

Express Hondarribia Ikasbasket taldeak Askartza Claret menderatu du, atsedenaldian atzetik joan arren.

Otsailaren 11n (larunbata) jokatuko du Bidasoak Sinfin Kantabriako taldearen kontra.

Herriko futbol, saskibaloi, eskubaloi, pilota eta xake taldeen kirol emaitzak, maila guztietakoak.

Asteburuan Irungo taldeek lortutako emaitzak.

Herriko futbol, eskubaloi, saskibaloi eta xake taldeen kirol emaitzak, maila guztietakoak.

Hiru jardunaldiren faltan, lau taldek dituzte Euskal Ligara igotzeko aukerak. Hurrengo asteburuan euren artean jokatuko dute laurek.

Defentsan oinarrituta, Logroñoko taldearen kontra irabazi eta azken fasea ia ziurtatu du Hondarribiko saskibaloi taldeak.

Herriko futbol, eskubaloi, saskibaloi eta xake taldeen emaitzak, maila guztietakoak.

Aste bukaeran Irungo taldeek jokatuko dituzten partiden ordutegi eta jokalekuak

Gaur aurkeztu dute aste bukaeran Artalekun egingo den gimnastika erritmikoko lehenengo txapelketa

Oso gutxitan ikusten dira olatu erraldoiak Hondarribiko Amuitz irlan. Atzo hamar metro artekoak altxatu ziren, surflari ausartenen gozamenerako.

Erreleboen lasterketaren II. edizioa aurkeztu dute gaur goizean Irungo Ficoban

Bermeok irabazi du Hondarribiko XVII. Traineru Jaitsiera. 15 segundo atera dizkio etxeko ontziari. Nesketan, San Juanek irabazi du, alde handiz.