
Datorren asteazkenerako, hilak 16, aurreikusitako kaleratzea bertan behera utzi dute eta eskerrak eman dizkiete ondoan izan direnei.

Uztailean amaituko dira alokairu sozialeko 15 urteak Irungo 33 etxebizitzetan. Hainbat plataformek salatu dute askok ezingo dutela mailegurik eskatu, eta hortaz, etxetik aterako dituztela.

Hiru laguneko familia bat kalean geratuko dela diote, "etxebizitza duin baterako eskubidea bermatzeko Irungo gizarte zerbitzuek eta udalak duten gaitasun ezaren ondorioz".