
Baserritarren azokan zein toka txapelketan izan da Hitza. Eguzkia lagun, sekulako giroa sortu da Zumardian.

Arrantzalez jantzita noski, kalera irten dira gaur ere hondarribiarrak. Gazteek herri bazkaria egin dute Bentan; adinekoek, berriz, kiroldegian hartu dituzte indarrak.

Buruhandi eta erraldoien desfilean izan da gaur HITZA, eta argazki zein bideo bidez jaso du goizeko haurren festa.

'Zapatero'-aren erritmora jaitsi ziren atzo zientoka emakume eta gizon kale nagusitik behera, txalo zaparrada artean.

Iazko tentsio giroarekin zerikusi gutxi izan zuten atzoko Salbeak eta Aurreskuak Txaloak irainen gainetik izan ziren.

Oso handi egin da Jaizkibel konpainia. Barruan asko, eta kanpoan are gehiago. Babes osoa jaso dute desfilean.

Alardearen eguneko dekretua erabat bete du Jaizkibel konpainiak. Gernikako Arbolan ez dira izan konpainia baztertzaileetako kideak.

2025eko Hondarribiko Jai Nagusiak aurkezten dituen kartelaren egilea da Ana Lupe Iridoy. Irabazteko esperantza bazuen ere, saria "sorpresaz" jaso zuela kontatu du.

Hilaren 7an jasoko du Alberto Lasak udalak ematen duen Urrezko Intsignia. Ekitaldia eguerdiko 12:30ean izango da udaletxeko areto nagusian. Herrigintzan egindako lanagatik omenduko dute.

Alardearen gatazkaren konponbidearen aldeko konpromisoa berretsi eta proposamen "erreal" berri bat ezarri du mahai gainean alderdi subiranistak.

Urriaren 3tik 4ra bitartean izango dira auzoko jaiak, eta zenbait jarduera antolatu ditu auzo elkarteak.

Irailaren 5etik 11ra egingo dituzten zenbait ekitalditan mugikortasun urrituko guneak erabiltzeko hilaren 31ren aurretik eman behar da izena. San Gabriel egoitzako egoiliarrentzako eremu bat erreserbatuko dute irailaren 8rako.

Barrak hilaren 30etik irailaren 11ra bitarte erabili ahal izango dira. Ez da epez kanpo aurkeztutako eskaerarik onartuko.

"Merkataritza herriko biziaren partaide egiteko", Jai Nagusietako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du Turismo eta Merkataritza Departamentuak bederatzigarrenez.

Madalenako Jai Batzordeak jakinarazi du hilaren 22an ospatuko dituztela madalenak. Jarduera ugari izango dituzte goizetik gauera arte.

Sanpedro eta sanmartzialak bukatu eta egun gutxira, jaien balorazioa egin du alderdi jeltzaleak. Zerbitzu publikoetako langileen eta egitarauan parte hartu duten bolondresen lanaren garrantzia azpimarratu du.

Zientoka eta zientoka emakume eta gizonek erdiguneko kaleetan barrena desfilatu dute, harro. Ikusi HITZAk ateratako argazkiak.

Udalari Alardea antola dezala eskatu diote, "berdintasunezkoa eta herritar guztiei irekia" izango dena.

Azpiegitura hauek 06:00etatik 01:00etara egongo dira martxan, ohi baino bi ordu gehiagoz.

Sanpedro eta Sanmartzialetan hiriaren garbitasuna mantentzeko langile eta bitarteko gehiago jarriko dituzte Txinzer eta Irungo Udalak. Era berean, birziklatzeko eta edalontzi berrerabilgarriak erabiltzeko deia egin dute.