Kale nagusia hankaz gora jarri du Jaizkibel konpainiak
'Zapatero'-aren erritmora jaitsi ziren atzo zientoka emakume eta gizon kale nagusitik behera, txalo zaparrada artean.
'Zapatero'-an ateratako argazki bat. Goizean bezala, atzo arratsaldean ere Jaizkibel konpainiaren desfilean izan zen HITZA, hedabideak ez zuen hondarribiarren egun handiko festa galdu nahi izan. Arratsaldeko desfilean eta bukaerako Zapatero-an irudiak biltzen izan zen hedabidea, eta hona bertan ateratako irudiekin osatutako bideoa.
Ederra izan zen arratsaldekoa ere. Sainduatik bukaeraraino, herritarren babesa izan zuten emakume eta gizonek. Txaloak, irrintziak eta “Gora Jaizkibel!”, “Gora emakumeak alardean!” oihuak izan ziren nagusi. Kale nagusiak ere txalo zaparrada handi batekin jaso zuen konpainia eta iaz bezala, eta bigarrenez, Zapatero-ak hankaz gora jarri zuen kale nagusia, jaitsierak irudi ederrak utzi zituen.

