Emakume batek jakinarazi dio Ertzaintzari Zerga Administrazioko Estatuko Agentziaren izenean SMSa bidali ziotela kontu korronte zenbakia eskatuz.
Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusiak Epaia “justua eta eredugarria” izan dela nabarmendu du Lohitzune Txarola Batzar Nagusietako lehendakariak. Txarola gustura dago epaiarekin, “justizia egin delako”. Halaber, Xabier Olano Gipuzkoako Ogasun zuzendariak ziurtatu du Bravok eskuratutako dirua Ogasunera itzultzeko lan egingo dutela, “gipuzkoarrak ezin direlako diru hori gabe gelditu”. EAJ EAJren iritziz, “bidezkoa” da Bravoren aurkako epaia: “Frogatutako delituak oso larriak dira, eta horrelako epai sendoa merezi zuten”. EAJk ohar batean esan du beti babestu duela altxor publikoaren aurkako delituekiko “tolerantziarik eza”. Halaber, gogoratu du garai hartan EAJk fiskaltzaren esku utzi zuela informazio guztia. Ezker abertzalea Ezker abertzalearen iritziz, Jose Maria Bravoren aurkako epaiak “oso jokamolde larria zigortu du, instituzio publikoak lapurretarako eta aberasteko baliatu izan zituelako”. Gainera, ezker abertzaleak dio ezin dela ahaztu Bravo “EAJren aginduetara” aritu zela. Epaiaren ondoren “ardura politikoak eskatzeko ordua” ere badela dio. Rafaela Romero PSE-EE Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSEko eleduna ez dago gustura epaiarekin, Batzar Nagusiek eta fiskaltzak egindako zigor eskaeratik “urrun” dagoelako. “Berandu” bada ere, “justizia” egin dela onartu du Romerok. Orain, EAJk Ogasuna kudeatzeko moduaz azalpenak eman beharko lizkieke gipuzkoarrei, haren ustetan. Rebeka Ubera Aralar Aralarrentzat “garrantzitsua” da epaia, eta erakundeetan ager daitekeen ustelkeriaren aurkako borrokan sakontzeko “akuilua” izan beharko luke. [...]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 11 urteko espetxe zigorra ezarri dio Jose Maria Bravo Gipuzkoako Ogasuneko Irungo bulegoko zuzendari ohiari, besteak beste, funts publikoak “bidegabe” erabiltzea eta “dirua zuritzea” leporatuta. Bravoren emazte Rosa Cobosi hiru urte eta lau hilabeteko zigorra ezarri dio. Irungo bulegoko zuzendariaren bazkide ohi Pedro Maria Atristain, berriz, absolbitu egin dute. Udaberrian egin zieten epaiketa. Jose Maria Bravok 1,9 milioi euro itzuli beharko dizkio Gipuzkoako Ogasunari, eta isun gisa beste bi milioi ordaindu beharko ditu. Horrez gain, datozen hamasei urteetan ezingo du kargu edo lan publikotan aritu, eta Ogasunarekin lotutako lanetan aritzeko debekua 27 urtekoa da. Bere emazteari ere bi milioi euroko isuna ipini diote. Horrez gain, 1,6na milioi kenduko dizkiete biei, euren ondasunetatik. Epaiaren arabera, 1990eko hamarkadan Gipuzkoako Ogasunean egindako zortzi milioi euroko iruzurraren erantzule nagusia da Bravo. Ogasunarekin zorrak zituzten herritarrei diru kopuru bat eskatzen zien hark, zor hori ordaintzeko gai ez zirela argudiatzeko. Hori egitearen truke, 1,9 milioi euro eskuratu zituen Bravok. Akusazioak epaiketan esan zuenez, diru hori hainbat enpresaren bitartez zuritu zuen, eta horretarako Cobosen laguntza izan zuen. Fiskalak Bravoren aurka 24 urteko espetxe zigorra eskatu zuen, eta, aldundiak eta Batzar Nagusiek osatutako akusazio partikularrak, berriz, 27koa. Bi aldeek sei eta zazpi urte arteko espetxealdia [...]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 11 urteko espetxe zigorra jarri dio Jose Maria Bravo Gipuzkoako Ogasuneko Irungo bulegoko zuzendari ohiari. Haren emazte Rosa Cobosi, berriz, hiru urte eta lau hilabetekoa. Udaberrian egin zieten epaiketa eta, besteak bes...
Pasa den udan salatu zen iruzur prozedura bera erabili dutela jakinarazi du, bestalde ogasunak.
Gurutze Gorriaren izenean dirua biltzen aritu diren kasu baten berri izan du Udaltzaingoak.
Bertan behera geratu da Irungo Ogasuneko ustezko iruzurraren inguruko epaiketa, asteazkenera arte. Jose Maria Bravo Irungo Ogasuneko zuzendari ohiaren eta Maria Rosa Cobos haren emaztearen defentsen arabera, prozesuan hainbat prozedura akats izan...
Irungo Ogasuneko ustezko iruzurraren inguruko epaiketa gaur goizean hasiko da, Donostiako Lurralde Auzitegian, eta hilabete inguru iraungo du. 80 lekukok parte hartuko dute. Jose Maria Bravo Irungo Ogasuneko zuzendari ohia, Maria Rosa Cobos haren emaz...
Bigarren aldiz atxilotu dute gizon bat loteria saltzaile bati iruzur egin diolakoan. Iaz Errenteria-Oreretan bezala, aste honetan Irunen atxilotu dute. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, loteria saltzailea Ertzaintzarekin jarri zen harremanetan esan...