Abdourramane Bahren heriotza beste kolpe bat izan da, eta arazoak ez dirudi konpontzeko bidean denik: azken asteetan migratzaileen fluxua igo dela jakinarazi du Mendigutxiak, eta horrek arriskuak hartzeko aukerak areagotzen dituela.
Bidasoa ibaian gertatutako azken heriotzaren aurrean, beste behin kontrol arrazistekin amaitzeko eta harrera hobea egiteko eskatu du Irungo Harrera Sareko kideak.
Abderraman Bas Bidasoa ibaian hilik aurkitu duten gaztearen heriotza salatzeko elkarretaratze jendetsua egin dute.
Bertan bizi diren eta bidean doazen pertsona guztien oinarrizko eskubideak bermatzeko eskatuko dute kalean lo eginez, Euskal Herriko zazpi herritan.
Ekidin zitekeen heriotza dela salatu du Irungo Harrera Sareak, eta denbora luzez daramala ohartarazten horrelako drama bat gerta zitekeela.
Hainbat arrazoirengatik erabilgarriak ez zaizkien arropak jarriko dituzte salgai. Bildutako diruarekin migratzaileek egun beharrezkoak dituzten gauzak erosiko dituzte, hala nola, barruko arropa, motxilak eta abar.
Larunbateko desagerpena azkena izan dadin, giza korridoreak exijitu dituzte boluntarioek, nazkatuta baitaude migranteek pairatu beharreko egoerekin. Guztiei harrera duin eta integrala egiteko exijitu dute.
Irungo Harrera Sarea kezkatuta azaldu da migranteak jasaten ari diren egoeraz: kontrolak zorroztu dituzte eta migranteak Gurutze Gorriaren dispositiboetatik kanpo uzten jarraitzen dute.
Harrera Sareko kidearen esanetan, migrazio politikak aldatzea ez dago bertako erakundeen esku, baina bai, ordea, Irunen harrera duina ematea.
Hamarnaka herritar elkartu ziren San Juan plazan larunbatean Bidasoa ibaian hilik agertu zen gaztearen heriotza gaitzesteko.
Joan den ostiralean 2.000 lagun saiatu ziren Maroko eta Espainia banatzen dituen hesia zeharkatzen, eta horietatik 37 hil ziren. Irungo Harrera Sareak egin du deialdia.
Bidasoan, migranteek muga zeharkatzeko dituzten oztopoen gainean hitz egingo dute, besteak beste, Irungo Harrera Sareko kideekin.
Eskuko telefonoak uzteko gunea Irungo Harrera Sareak Kale Nagusia 4ean duen lokala izango da, eta egunero egongo da irekita, goizez.
Irungo Harrera Sareak elkarretaratzera deitu ditu bihar irundarrak, 2014ko otsailaren 6an Ceutako mugan eraildako hamabostak gogoratzeko.
Egoera larri honek berehalako konponbidea behar duela diote eta udal gobernuari eskatu diote egin beharreko ekinbideak burutu ditzala, egora honi lehenbailehen irtenbide bat emateko.
Real Unioneko Beteranoen taldeak Kamerungo jokalariz osatutako konbinatu baten aurka jokatuko du datorren maiatzaren 11an. Irungo Harrera Sareak artatzen dituen migratzaileei elkartasuna adierazteko antolatu dute.
Irungo tren geltokitik Martindozenearako bidea seinaleztatzea erabaki zuen joan den astean Irungo Harrera Sareak. Ikusi bideoa:
Aman Komunak sareak jardunaldiak egingo ditu bihar eta etzi Irunen. Asanblea nagusia Lakaxitan egingo dute.
"Izugarrizkoa da migrante eta errefuxiatuekin bizitzen ari garen drama. Guzti honen inguruan ere erabaki nahi dugu", adierazi dute taldetik.
400 lagun inguru bildu ziren atzo Irun eta Hendaia arteko Santiago Zubian, 'Eskubide berdintasuna, zirkulazio askatasuna' lelopean.