Autobus irteera hilaren 9an izango da eta plataformak, Gasteizera lagundu ditzaten animatu nahi ditu herritarrak.
Nafarroan egingo dute txangoa, Lekarozetik Ordokira. Bidean, Legateko gailurretik eta Azpilikuetatik pasako dira. Ibilaldiak bost ordu eta erdi iraungo ditu. Bestalde, hilaren 15ean diapositiba emanaldia izango da euren egoitzan.
11:00etan aterako dira etzi (larunbata) plazatik Urkabe aldera, Janaria eta perretxikoak sartzeko saskiak eramateko eskatu dute.
Puntaleko eskola zaharreko giltzak duela aste gutxi lortu zituzten eta lehen ekitaldia antolatu dute Gazte Xaiakoek. 09:00etan geratu dira gosaltzeko, eskolan bertan.
Aiako Harriko informazio puntuak 'Mineralen tailerra' jarduera antolatu du hilaren 16rako. Izen-emateak hilaren 2tik 13ra bitartean egin behar dira.
Birgaitze lanak direla eta, liburutegiko sarbide eta irteerak behin-behinean aldatuko dituzte. Obrak egin bitartean, aldi baterako eskailera bat muntatu dute.
Oiasso Museoak Ondarearen Europako Jardunaldien harira antolatu diren jarduerekin bat egin du. Bisitak eta txango arkeologikoak prestatu dituzte.
Lapurriturriko irteeren barruan, uztailaren 17an, Askaingaina eta Miazuri eremuak bisitatuko dituzte meatzaritzari lotutako Irunen iragana ezagutzeko.