Urdaburuk Artzaintzaren Bidearen 15. etapa egingo du igandean

Urdaburu Mendizale Elkarteak Artzaintzaren Bidearen hamabosgarren etapa egingo du Urdaburuk. Urturitik Oteora joango dira, eta Izkiko parke naturala zeharkatuko dute, Soila mendia igota. Hogei kilometro eta erdi ditu guztira ibilbideak. Autobusa  Iztietako autobus geltokitik aterako da 07:00etan, eta 07:15ean Aritzetan egingo du geldialdia. Izena emateko Urdabururen egoitzan (Juan Olazabal, 23) edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu beharko da, astearte eta ostegunetan 20:00 eta 21:30 bitartean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.