Entziako mendilerroa zeharkatuko dute Jaizkibel Mendi Taldekoek

Jaizkibel Mendizale Taldeak Arabako Lautadari Bira egitasmoaren barruko irteera antolatu du iganderako. Opakuatik irten, eta Entziako mendilerroa zeharkatuta, Baio eta Legunbe mendiak igoko dituzte. Legunbe mendia igo ondren, Ziordira jaitsiko dira. Iaz egitekoak ziren igandean egingo duten irteera, baina bertan behera utzi behar izan zuten elurtearengatik. Interesdunek  647 004 968 telefono zenbakira dei dezakete izena emateko. Informazio gehiagorako mendizale taldearen webgunea bisita daiteke.
pasaitarrak Gorbeiaren tontorrean

pasaitarrak Gorbeiaren tontorrean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.