
Aginte makila eskuratu zuenetik bi urtera, agintaldiaren lehen erdiaren gaineko balorazioa egin du Hondarribiko alkateak. Bihar elkarrizketa osoa argitaratuko du HITZAk.

Datozen hiletarako bederatzi hitzaldi antolatu dituzte elkarlanean, haur, nerabe eta helduek "beraien gorputzarekin eta elikadurarekin harreman osasuntsu bat" izan dezaten.

Arartekoak "etengabeko lankidetza falta" leporatu berri dio Hondarribiko Udalari, eta sozialistek ohartarazi dute "delitua dela erakunde horrekin lankidetzan ez aritzea herritarren kexa bat agertzen denean".

Sabino Arana kaletik nahitaez Axular kalera egin beharko da. Bestalde, Arrantzale auzoa eta Santiago kalea berritzeko planak aurrera doaz.

Jendearengana gerturatu nahi du udalak seigarrenez herriko nekazarien lana Bertako Produktuen Azokaren bidez. Hartara, Leire Etxaide eta Eneko Huarte ekoizleak dinamika horren gainean aritu dira.

Udal talde guztiek Bidasoa ospitaleko gerentziarekin eta Osasun Bidasoa plataformako ordezkariekin bilerak egin ondoren erabaki du udalak Osasun sailburuarekin bilkura eskatzea.

Asebete agertu da Maria Serrano zinegotzia kultura eta merkataritza sustatzeko antolatutako jarduerekin, eta osasun neurriak bete izanagatik zoriondu ditu hondarribiarrak.

Ez dela etxebizitzarik zozkatuko argi utzi nahi izan du udalak, izena emanda daudenen arteko hurrenkera erabakiko dela baizik.

COVID-19 gaitzak eragindako pandemiara egokitutako gutun bilketa egingo dute bihar, eta Errege Magoen bisita Jostaldin izango dela gogoratu du udalak.

Udal eraikinetako garbitzaileen eta kalekoen arteko oinarrizko soldatan arrakala existitzen dela salatu du ELA sindikatuak. Hondarribiko Udalak azpikontratatutako ISS enpresa arduratzen da zerbitzuaz.

Hondarribiko hotelen okupazioa %85ekoa izan da, "iazko datuen azpitik", Bidasoa Bizirk-en arabera. Dena den, uztailaren 25etik aurrera "igoera nabarmena" izan dela ondorioztatu dute.

Guztira 37.600 euro banatuko ditu udalak. Zabalik da eskaerak egiteko epea, eta hala mantenduko da irailaren 15era arte.

Gornutz, Akartegi, Zimizarga, Arkolla eta Jaitzubia inguruko bideen alboak garbitzen eta egokitzen hasi dira, "erabiltzaileen segurtasuna areagotzeko asmoz".

Euskaraz eta gazteleraz garatuko dituzte aurten, berriz ere, sormen idazketa tailerrak Yolanda Arrietak eta Itziar Sistiagak, hurrenez hurren.

Mikel Sarriegik zuzenduko du eta euskaraz garatuko dute tailerra; igandera arte eman dezakete izena interesdunek.

Iragarritako eguraldi txarra medio, Errege Magoen gutun bilketa auditoriora lekualdatu du Hondarribiko Udalak.

Osasun ziurtagiria lortzeko zailtasunak dituzten herritarrek, hilaren 27an eta 28an ere jo ahal izango dute auditoriumera.

Gorakada antzerki konpainiako kideetako baten osasun arazoak direla eta, antzezlana atzeratzea erabaki du Hondarribiko Udalak.

Azken urteetan egin bezala, aurten ere Gabonetako bideomapping-a antolatu du udalak; momentuz ez dute ikus-entzunezkoaren gaia zein den iragarri.

Mendi magalean lorezaintza mantenu lanak egin behar dituztela-eta 08:00etatik 14:00etara etenda egongo da zerbitzua.