
Larunbat goizetik gaueko ordu txikietara arte antolatu dute egitaraua. Askotariko belaunaldiak elkartu dira.

Mende laurdena igaro ondoren eta blokeo egoerari aurre egiteko helburuarekin, 2022an 22. konpainia izateko proposamena egin du talde parekideak.

Guztion Alardeak bere burua ezagutarazi zuela lehen urteurrena bete da aste honetan. Baikor baloratu dute orain artekoa, nahiz eta elkarrizketarako baldintzak ez ematea deitoratu duten.

Koronabirusak eragindako osasun larrialdi egoera dela-eta jairik ez ospatzeko erabakia hartu dute eragileek eta udalak. Gaurkoak, egun handia beharko luke hondarribiarrentzat.

EH Bilduren udal taldeak ez du ekitaldi erlijiosoan parte hartu nahi izan. Alarde Fundazioko agintariek bere aldetik, ekitaldi pribatua egin dute.

Festa giroan bildutako gazteek kalteak eragin zituzten bertan aparkatutako auto batean. Goizeko 06:30ean bertaratu zen azkenean Ertzaintza.

Osasun Sailaren aginduak bete ondoren, gehienek ateak ireki dituztela nabarmendu du Txomin Sagarzazu alkateak. Establezimenduetako arduradunek izandako jarrera eskertu du agintariak.
![Jaizkibel konpainiak hamabost urtez bete du botoa Guadalupen [Irudia: Jaizkibel konpainia]](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2020/09/jaizkibel-900x563.jpg)
Azken hamabost urteetan egin bezala, Hondarribiko udal ordezkariekin batera han egongo dela adierazi du Jaizkibelek. Alarde Fundazioak zeremonia pribatua egingo duela iragarri du sareetan.

Ez-festen inguruan udal talde guztiek testu bat adostu zutela adierazi zuen hainbat komunikabideren aurrean alkateak, baina horretarako "saiakerarik" ere ez duela egin egotzi dio herri batzarrak.

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko kideak izango dira kanpaina aurrera eramateko arduradunak, eta jende pilaketak sor daitezkeen eremuetan egongo direla aurreratu dute.

Zezenketak iragartzen ditu eta 2,66 metroko luzera eta metro bateko zabalera dauka.

Bihar adinekoen bazkarikoak banatuko dituzte eta etzitik aurrera aldiz, gazteenak.

Elordi eta Tolosa pilotariak Etxeberria eta Ruizen aurka ariko dira jaialdiaren lehen partidan.

Ordutegi aldaketaren proposamenaren aurka agertu da koalizio abertzalea

Marta Ayuso Romero katalana da egilea. 26 lan aurkeztu dira.

Aurten hirugarrenez egingo dute pregoi txikia, irailaren 6ko haurren txupinazoaren aurretik.