'6 A.M.' kartelak iragarriko ditu Hondarribiko Jaiak
Marta Ayuso Romero katalana da egilea. 26 lan aurkeztu dira.
Marta Ayuso Romero katalanak eginiko 6 A.M. lanak irabazi du 2019ko Hondarribiko jaietako kartel lehiaketa. Bigarren sailkatua Bosco Tamamesen De tu falda, nuestros pasos izan da, eta hirugarren Francisco Irigarairen Unas fiestas por todo lo alto.
Orotara, 26 lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketetara. Alejandro Arana, Borja Jorge eta Itziar Basterretxea izan dira epaileak, eta Kultura teknikari Goio Uriartek idazkari lanak burutu ditu.