
Elizak antolatutako ekitaldiak "arduragabekeria" direla iritzi dio koalizio abertzaleak, eta koronabirusagatik kutsatzea ez dela "lotsagarria" gogorarazi dio EAJren udal gobernuari.

'Barrenetik' dinamikaren barruan, 'Joseba eta Myriam' bikotearen arteko hizketaldia zabaldu du taldeak.

Uztaila hasieran egin zuen publiko deialdia Hondarribiko Udalak, baina izurriaren bilakaera ikusirik, txapelketak bertan behera uzteko erabakia hartu du.

Jende pilaketak ekiditeko helburuarekin edukiera kontrolatuko du udalak. Sare sozialen bitartez jarraitzeko aukera ere izango da.

Zenbait ekitaldi erlijioso mantentzea erabaki du udalak, eta jairik egon ez dadin Udaltzaingoarekin eta Ertzaintzarekin lanean ari dela ohartarazi die herritarrei.

Guztion Alardea taldeak abiatutako dinamika berriari jarraituz, 'Odei eta Koldo' solasaldi eta hausnarketaren txanda iritsi da.

Alardearen egoeraren inguruko hausnarketa plazaratu du koalizio abertzaleak. Aurten alardeak utzitako hutsunea elkarrizketarako eta elkar ezagutzeko baliatzera deitu du.

Gatazkaren konponbidearen aldeko taldeak Alarde Fundazioak aurtengo desfilea bertan behera utzi izana erabaki "oso ausarta" dela iritzi dio, eta burgomaisuaren hitzekin bat eginez, datorren urteko alardearen garrantzia nabarmendu du.

«Jaietako programan zeuden ekitaldi guztiak burutu egin dira, oso parte hartzaileak izan dira eta giro onean garatu dira», adierazi du Txomin Sagarzazuk.

Hertzainak-eko eta beste hamaika taldetako kideak Et Incarnatus orkestrarekin aritu ziren agertokian; su artifizialek bukaera eman zieten 20109. urteko Hondarribiko Jaiei.