Higer Bideko 19. zenbakiaren eta farolaren artean bizi diren bizilagunei eragingo die mozketak. Uholdeak prebenitzeko proiektuaren bigarren fasearen baitan kokatuta daude lanak.
Uholdeen prebentziorako lanen lehen fasea amaitutzat eman du Txinzerrek, Arrokako biribilgunearen azpian bi gainezkabide eraiki ondoren.
Segurtasuna bermatzeko helburuarekin trafikoa norabide bakarrekoa izatea erabaki du udalak. Eremu horretako bizilagunek Kai Berriraino jo beharko dute.
Asfaltatze lanak egin ahal izateko, lau egunez Pierre Lhande kaletik igo beharko da.
Higer bidea eta Iterlimen eremuan uholdeak prebenitzeko obren harira kanalizazio lanak egingo dituzte datorren astean. Kai berritik desbideratuko dute trafikoa.