
Hilak 17an langileen arteko 1.500 euroko gutxieneko soldatak aldarrikatzeko greba orokorrera deitu dute. Mugimendu handiko eguna izatea espero dute ELA eta LAB sindikatuetako kideek.

Sei hilabete daramate soldata kobratu gabe Correoseko garbitzaileek eta greba mugagabean daude.

Jeltzaleei "edukirik gabeko estrategia komunikatibo bat lehenestea" egotzi zieten, eta ostegun honetako greba feminista orokorra "babestu eta bidaliko den mezua entzuteko unea" dela azaldu.

Gaur ez da egun normala, eta hori goizeko bederatzietan antzeman da, eskolara sartzeko unean ez delako umerik agertu; ez behintzat Talaia eskola publikoko zentroetan. Satarka eta Bordari ez dituzte ireki, eta, Biteriko atea zabaldu duten arren, ia ez dago jardunik bertan. Greba orokorreko goiza normatasunez ari da igarotzen. Oraindik ikusteko dago merkatari txikiek gehiengo sindikalaren deialdiari ematen dioten erantzuna, baina industria guneetan greba nabaria da. Ordu honetan Txiplaon lau pabilioi zabalik daude —Beilatokia, tailer bat eta bi saltoki—. Amutalden, berriz, Alkain eraikuntzarako materialen saltoki handia irekita dago, baina mugimendu handirik gabe. Aireportu kanpoko gasolindegiak, bestalde, gaur ez ditu pertsianak ireki. Udaleko langileek greba egitea erabaki zuten, eta udaletxea itxita egongo da gaur. Baina trafikoaz arduratzen diren udaltzainen eta garabi zerbitzuaren presentzia ohikoa da, eta kale-garbitzaileak ere ari dira zenbait tokietan lanean. Eta Kai berrian, itsas ontzi askotan zein Bentan badabiltza langileak lan txikiak egiten, baina flota amarratuta dago. Obrei dagokionez alde batekoak zein bestekoak zenba daitezke. Esaterako, Txiplao ondoko erregata bideratzen ari diren makinak geldirik daude gaur, baina Muliate inguruko kaleetako urbanizazioan lanean ari dira.

Goizeko seietan hasi da lanean Txiplao industriagunean gehiengo sindikalak deitutako greba deialdiaz informatzeko xedea zuen pikete informatiboa. Hamabost lagun inguruk osatu dute taldea, horietatik gehienek soinean LAB sindikatuaren pegatinak zituztelarik. Lanean hasi dira, baina ez dute lan handia izan, Ekialdebuseko kotxeretara zerbitzu minimoak betetzera agertu diren autobus gidariak salbu, lehen orduan ez baita beste inor agertu Txiplaon lanera. Bidasoa eta Oarsoaldean aritzen den Ekialdebus konpainiak zerbitzu minimoak eskaintzen hasi da. Enpresako arduradunak zerbitzu minimoen berri eman die piketean bildutakoei eta hauek eskuorriak utzi dituzte zerbitzu minimoak betetzera abiatu diren ibilgailuetan. Metro gutxira Ertzaintzaren ibilgailu bat zegoen zain, baina, piketearen eta enpresako arduradunaren artean adostasuna zegoenez, ez dira gerturatu. Enpresako arduradunak azaldu duenez, gutxi gorabehera %30ekoak dira greba jardunaldirako ezarritako zerbitzu minimoak. Hala, 06:00etan Hondarribia-Irun linea egiten duen autobus bat abiatu da, eta zazpiak eta gero Errenteria-Donostia (E20) ibilbidea egiten duen beste bat eta Unibertsitateetara doan beste ibilgailu bat. Atera diren autobusak zerbitzu minimoak zirela zehazten zuen kartel bat jarrita zuten kristalean, goizeko seietakoa salbu —enpresako arduradunak jarri ditu oharrak eta ordu horretan ez zegoen arduradunik—.

Euskal gehiengo sindikalak deitu duen greba orokorrak jarraipen handia izaten ari da Lezon. Herrigunean, esaterako, dendak eta tabernak itxita daude eta Udalean erantzuna erabatekoa da. Industrialdean, berriz, aparkalekuetan autoak aparkatuta dauden ar...

Pasaian erantzuna izaten ari da hainbat sindikatuk deitutako greba orokorrak. Udala erabat itxita dago, baita Portua ere. Trintxerpen eta San Pedron ia erabatekoa izan da erantzuna; denda txikiek, tabernek eta establezimenduek pertsiana botat...

Azaroaren 30erako erregistratu da greba orokorra eta larunbat honetan bilduko dira Palmera Montero gunean, 11:30ean.

Hondarribiko erdigunean ere eragina izan du gehiengo sindikalak murrizketen kontra deitutako greba orokorrak. Hasteko, astelehenean hasi ziren Zuloaga eta Itsasargi kaleen berriritartze lanak geldirik zeuden gaur goizean. Gainera, merkataritza ordutegi...

Hondarribian, gaurko hainbat sindikatuk deitu duten greba orokorra nabaritu da eta pikete informatiboek euren lana egin dute. Ertzaintzak zaintza lanak egin ditu Txipalu inguruan, eta baita gasolindegian ere. Industrian, Txiplau inguruko enpresen erdia itxita daude eta eraikuntza lanak ere geldirik daude. Komertzioen %50a aldiz, itxita daude goizetik eta Eroski Hondarribiko saltokirik handiena itxita dago. Hezkuntzan, ikastetxeetako irakasleen eta langileen gehiengo zabal batek bat egin du deialdiarekin.

Oiartzungo gazte independentistek ere gaur greba egiteko deia egin dute. Hona gazteen oharra: “Oiartzungo Gazte Independentistok ezezko borobila ematen diogu Espainiako Estatuak indarrean jarri nahi duen pentsioen erreformari. Sistema kapitalist...