Greba orokorra nabaritu da Hondarribian

Hondarribian, gaurko hainbat sindikatuk deitu duten greba orokorra nabaritu da eta pikete informatiboek euren lana egin dute. Ertzaintzak zaintza lanak egin ditu Txiplau inguruan, eta baita gasolindegian ere. Industrian, Txiplau inguruko enpresen erdia itxita daude eta eraikuntza lanak ere geldirik daude. Komertzioen %50a ere itxita dago goizetik eta Eroski, Hondarribiko saltokirik handiena itxita dago. Hezkuntzan, ikastetxeetako irakasleen eta langileen gehiengo zabal batek bat egin du deialdiarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.