
Gizarte jantokia erabili zutenen artean 18.523 menu banatu zituzten iaz. Gizarte elkargunean ere hainbat zerbitzu eman ditu Irungo Udalak

Joan den azarotik egunez zein gauez ireki dute zerbitzua, egunero. Bertan jateko aukera emateaz gain, dutxatzeko eta arropa garbitzeko zerbitzua izan dute esklusio egoeran dauden herritarrek.

Udaletik jakinarazi dutenez, astean zehar 10:00etatik 19:00etara eta asteburu eta jai egunetan 13:00etatik 17:00etara ere zabalik egongo da.

Iazko urtean bezalaxe, hilaren 25eko bazkarirako zabalduko dituzte ateak. Gabon gauean berriz, bertan janaria hartu eta eramateko aukera izango da.

Gabon gauean nahiz Eguberri egunean menu bereziak emango dituzte.