Gabon gauean nahiz Eguberri egunean menu bereziak emango dituzte.
Irungo Udalak jakinarazi duenez, Eguberri egunean irekita egongo da gizarte jantokia, eta horrez gain, menu berezi bat emango dute data seinalatua dela eta. 13:00etan irekiko dute, eta plazak ez dira mugatuak izango.
Gabon gauari dagokionez, jantokian bertan jateko aukera ez da izango, baina eramateko menua eskainiko dute, berezia, kasu honetan ere. Etxerik ez dutenek, berriz, menu hori lo egiteko establezimenduetan jateko aukera izango dute, hotzaren protokoloa ezartzen denean martxan diren establezimendu horietan, hain zuzen ere.
Gizarte jantoki eta Gizarte Topagunean otordu bat egiteaz gain, dutxatu, garbitu eta arropak garbitzeko aukera dago.
Udalak jakinarazi duenez, 2015ean 18.523 menu prestatu zituen 192 lagunentzat.
Irungo gizarte jantokia.