'Zubia' zerbitzuak 20.000 menu baino gehiago banatu zituen 2018an
Joan den azarotik egunez zein gauez ireki dute zerbitzua, egunero. Bertan jateko aukera emateaz gain, dutxatzeko eta arropa garbitzeko zerbitzua izan dute esklusio egoeran dauden herritarrek.

Irungo Udaleko Ongizate sailak positiboki baloratu du eguneko eta gaueko arreta zerbitzuak 2018an izan duen bilakaera. ‘Zubia’ izena jarri zioten iaz Gizarte Jantokiak eta Gizarte Topaguneak eskaintzen zuen zerbitzu honi, eta ordutik, 215 lagun inguru artatu dituzte bertan; 20.000 menu baino gehiago banatu zituzten iaz.
Joan den azarotik egunez zein gauez ireki dute zerbitzua, egunero. Bertan jateko aukera emateaz gain, dutxatzeko eta arropa garbitzeko zerbitzua izan dute esklusio egoeran dauden herritarrek. Ordutegia, honakoa da: 10:00etatik 19:00etara eta asteburuetan 13:00etatik 17:00etara. Gainera, gaua bertan pasatzeko 20 plaza egokitu zituzten iaz.