Iazko urtean bezalaxe, hilaren 25eko bazkarirako zabalduko dituzte ateak. Gabon gauean berriz, bertan janaria hartu eta eramateko aukera izango da.

Eguberri egunean ere zabalduko ditu ateak.
Joan den urtean bezalaxe, hilaren 25erako (Eguberri eguna), egunerokotasunean Irungo Gizarte Jantokia erabiltzen dutenei bideratutako bazkaria berezi antolatu dute, inor Gabonetan jendartean ondo jan gabe gera ez dadin.
Gainera, hilaren 24rako (Gabon gauerako) eramateko menua eskuragarri izango da jantoki berberean. Udalak emandako datuen arabera, iaz, Irungo Gizarte Jantokiak 13.845 menu banatu zituen, 163 erabiltzaileren artean.