gertakariak

Haize bolada indartsuengatik, kalteak

Adaba Mendia kalean, Rodrigo Salis etorbidean eta Gi-636 errepidean hainbat gertakari eragin ditu gaurko haizeteak.

Hilik aurkitu dute Jaizkibelen desagertu zen mendizalea

Arratsaldeko lehen orduan aurkitu dute Larrialdi Zerbitzuek desagertutako errenteriarraren gorpua.

[Azken ordukoa] Olaberrian bi hildako agertu direla jakinarazi du Ertzaintzak

Ertzaintzak ez du xehetasunik eman, baina Irungo Udalak baieztatu du bi bizilagunen arteko liskar baten ondorioa dela gertakaria.

Istripua Gaintxurizketan: txirrindulari bat hil da

Ezbeharra auto baten eta txirrindulariaren arteko talkagatik izan da. Osasun zerbitzuek ezin izan dute deus ere egin txirrindularia onera ekartzeko.

[Aurrerapena] Hilotz bat aurkitu dute Bidasoa ibaian

Goizean aurkitu dute pertsona baten gorpua Bidasoa ibaian, Irunen. Ertzaintzak ikerketa du abian hildakoa nor den eta zer gertatu zaion jakiteko.

Gabongo sugegorria

Gabongo sugegorria? Bai zera!

Gabongo sugegorriaren albistea gezurra dela esan du Segurtasun Sailak.

irun.geltokia

Tximista batek tren zerbitzua geldiarazi du

Adifeko iturriek esan dutenez pixkanaka ari dira arazoa konpontzen, eta tren zerbitzua berrezartzeko bidean dira langileak.

Viva España

Pintaketa faxistak egin dituzte berriro Hondarribian

Auzotarrek ezabatu dituzte goizean eta udal brigadak abisua jaso du, guztiz garbitzeko.

Asier Perez-Karkamo
Enrike Lekuona

Ados jarri dira Arma Plaza Fundazioa eta Enrike Lekuonaren familia

Istripuan ardura izan zuela onartu du fundazioak, eta alargunak eta alabek uko egin diote ekintza zibilak eta penalak aurrera eramateari.

Asier Perez-Karkamo
Barkua hondoa jota

Barku txiki batek hondoa jo du Jaizkibelgo arroketan

Deia jaso eta gero, Gurutze Gorria eta Ertzaintzaren helikoptero bat atera dira erreskatea egitera, baina ez zen inor barkuan.

Asier Perez-Karkamo

[Bideoa] Lapurreta egitera sartu dira banketxe batera

Lapurrek butroiaren teknika erabili dute banketxera sartu ahal izateko. Langileek eman diote abisua Ertzaintzari, 07:00ak aldera, lantokira iristean.

Bi zauritu Gi-636 errepidean izan den istripuan

Hiru autoren arteko talkagatik daude auto pilaketak. Bi zauritu izan dira, eta jada ospilatera eraman dituzte osasun larrialdi zerbitzuek.

Gizon bat hil zen atzo Asturiaga parean, itota

Bertan zuen barkua ainguratuta. Frantziako Estatuko herritartasuna zuen.

Muara ikurrina

Epaiketa azkarra egingo dute bihar Muarako azken erasoagatik

Ordu laurden bat lehenago, 09:15ean, elkarretaratzea egingo da epaitegiaren kanpoaldean, Muarak deituta.

Asier Perez-Karkamo
Emakume baten gorpua

Emakume baten gorpua atera dute uretatik

Laurak aldera atera dute hilotza, eta Gurutze Gorriaren egoitzara eraman dute.

Asier Perez-Karkamo
Muara ikurrina

Berriro eraso dute Muara

Elkarte kanpoko ikurrina moztu dute guraizeekin. Bizilagunen laguntzari esker erasotzailea identifikatu dute udaltzainek.

Asier Perez-Karkamo
Enrike Lekuona urtebete

Urtea bete du Enrike Lekuonaren hutsuneak

Urtea bete da Enrike Lekuona 'Mariñel' ontzirik erori zenetik. Familia eta lagunak istripuaren lekuan elkartu dira elkarri babesa adierazteko.

Asier Perez-Karkamo
Eraso matxista elkarretaratzea

Elkarretaratze jendetsua azken erasoa gaitzesteko

Correos pareko plazatxoa bete dute hondarribiarrek bezperako eraso matxista salatzeko.

Asier Perez-Karkamo
Errepide moztua

[Bideoa] Bihar ez da azokarik izango, eguraldiagatik

Ikusi goizean Iterlimenen sortu den ur jauzi ikusgarria.

Asier Perez-Karkamo

Indarkeria matxistak martxoaren 8a belztu du

Ostegun gauean gizon bat atxilotu zuten Hondarribiko Alde Zaharrean bere bikotea kolpatzen ari zelako. Herritarrek eman zuten abisua.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago