gertakariak

Gurutze Gorria

Hilotz bat aurkitu dute ostiralean urpekaria desagertu zen inguruan

Goizeko hamaiketan aurkitu du Gurutze Gorriak. Urpekari irundar batek ezbeharra izan zuen ostiral arratsaldean Justiz aldean, arrantzan zebilela.

Asier Perez-Karkamo
Enrique Lekuona

Hil egin da Mariñel ontzitik erori zen Sustraia elkarteko kidea

Enrike Lekuona Sustraia elkarteko kidea hil da gaur goizean Donostiako ospitalean, bi astez koma egoeran egon eta gero.

Asier Perez-Karkamo
Etxe kaleratzea

Ostatu batera eraman dute banketxeak etxe gabe utzi duen emakumea

Gizarte zerbitzuetatik soluzioa bilatzen duten bitartean, Irunen biziko da. Banco Popularrak goizeko hamarretan hartu dizkio etxeko giltzak.

Asier Perez-Karkamo

Onik aurkitu dute desagertutako gaztea

Nafarroako suhiltzaileek aurkitu dute Etxalarren. Atzo Donezteben ikusi omen zuten eta azken orduetan Bortzirietan ari ziren gaztearen bila.

Asier Perez-Karkamo
Bi zauritu labankadaz

[Aurrerapena] Bi zauritu, labankadaz

Segurtasun sailaren arabera, ezagunen arteko liskarra izan da Foru kalean.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribiko hondartza

Hondarribiko gizon bat hil da hondartzan

Uretan bihotzekoa izan du eta ezin izan dute suspertu.

Asier Perez-Karkamo
Ertzaintza Helikopteroa

Gorpu bat aurkitu dute arroketan

Urriaren 30ean gazte bat desagertu zen arroketara erorita.

Asier Perez-Karkamo

Elkarretaratzea, hildako arrantzalea gogoan

Sindikatuek deituta, elkarretaratzea egingo dute 12:00etan Hondarribiko arrantzaleen kofradian.

Asier Perez-Karkamo

Droga trafikoa egotzita, hiru lagun atxilotu dituzte taberna batean

Ertzaintzaren arabera, "doitasun-baskula bat" atzemateaz gain, "egindako miaketetan, agenteek munizio detonatzailez kargatutako errebolberra, film paperean bildutako billeteak eta 180 gramo kokaina" aurkitu zituzten.

Rebeka Parras
kea

Kea Galizia eta Asturiastik

Jatorria, ez dirudi hurbilekoa, SOS Deiak-ek jakinarazi duenez, kea eta usaina Galizia eta Asturiasko suteetatik dator Euskal Herriraino.

Mariñel ontzia

Gaur hasiko dira 'Mariñel' ontziko istripuaren arrazoia aztertzen

Sustraia elkarteko kide bat barkura igotzeko eskaileratik behera erori zen. Gaur hasi dira aztertzen osteguneko ezbeharra zerk eragin zuen.

Asier Perez-Karkamo
Marinel arrantza-ontzia

Istripua izan da 'Mariñel' barkuan

Mariñel arrantza-ontzian zaharberritze lanetan ari zen Sustraia elkarteko kide batek istripua izan du gaur goizean. Donostiako ospitalera eraman dute.

Asier Perez-Karkamo
sutea.irun

Sutea Dario Regoyos kaleko garaje batean

Sutea 01:30 inguruan piztu da. Hiru ibilgailuk kalteak izan dituzte, baina ezbehar pertsonalik ez da izan. Bizilagunak etxetik atararazi dituzte.

Pinto txakurra

Txakur baten bila ari dira Bidasoan

Elizondon galdu zen baina ostiralean Jaitzubian ikusi zuten.

Bidasoko Hitza
Maitena Illarramendi

Maitena Illarramendi: "Lapur batek ez nau ni etzango"

Garai bateko titiriteroak bezalakoa izan nahi du. Udaberrian hasita eta, autokarabana erosita, udan Holandaraino iritsi da. Baina ezer gabe geratu da orain.

Asier Perez-Karkamo
Maitena Illarramendi

Ikuskizunak jarraitu behar du

Autokarabanatik balio ekonomikoa duen guztia lapurtu diote Maitena Illarramendi titiriteroari, txoxongiloak puskatu, eta ibilgailua suntsitu. Zerotik hasi beharko du, baina egiteko prest dago.

Asier Perez-Karkamo

Hondarribiko gazte bat desagertu da

Atzo institutura joan zenetik, gazte horren familiak ez du haren berririk.

[Aurrerapena] Droga laborategi bat desegin dute Hondarribian

Hilaren 7tik zortzi pertsona atxilotu eta 80 kilo speed atzeman dituzte, Hondarribian hasitako polizia operazioan.

Asier Perez-Karkamo
liskarra Ertzaintza

Hiru dira arma zuriz zauritutakoak

Bi pertsona anbulantziaz eraman dituzte, horietako bat larri, eta hirugarren bat bere kabuz joan da erietxera.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago